-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako diplomak
Noiz eta non
Noiztik: 2016/06/03 Noiz arte: 2016/05/27
Deskribapena
Ostirala, ekainaren 3an, 11.30ean, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroaren auditorioan, Donostian, aintzatespen diplomak eta bekak emango zaizkie UPV/EHUko Esperientziaren Ikasgeletan (55 urtetik gorakoentzat) ematen den Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren (2012-2016) hamalaugarren promozioko 31 ikasleei.
Gipuzkoako Campuseko errektore Ana Arrieta, Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako zuzendari Josu Chueca eta Donostia International Physics Centerreko presidente Pedro Miguel Etxenike ekitaldiaren buru izango dira. Etxenikek ‘La sublime utilidad de la Ciencia inútil' izeneko hitzaldia eskainiko du. Halaber, ikasleen ordezkariak Maryan Larrea eta Juan Miguel Lacunzak ekitaldian parte hartuko dute ere.
Egitaraua:
- CUM JUBILO abesbatza: ‘Agur Jaunak'
- Ekitaldiaren hasera: Esperientziaren Ikasgeletako zuzendari Josu Chueca
- Hitzaldia: Pedro Miguel Etxenike DIPCko presidentea
- 4. mailako ordezkariaren parte-hartzea, Maryan Larrea eta Juan Miguel Lacunza
- Hamalaugarren promozioko ikasleei beken eta diplomen banaketa
- Ekitaldiaren amaiera: Campuseko errektoreorde Ana Arrieta
- CUM JUBILO abesbatza: ‘Gaudeamus Igitur'
- Taldeko argazkia (agintariak eta ikasleak) zentroaren sarreran