euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Molly Bloomen hiru aurpegi

Noiz eta non

Noiztik: 2016/06/19 Noiz arte: 2016/06/09

Deskribapena

Igandea, ekainaren 19an, 17:00etan, Victoria Eugenia Klubean, Donostian, UPV/EHUko antzerki taldeak, Maite Agirreren zuzendaritzapean, eta Agerre Teatroarekin elkarlanean, ‘Molly Bloom, lur eta haragia' antzezlana taularatuko du. Jarduera DSS2016ko Bloomsday egitarauaren barruan antolatu dute.

James Joyceren Ulises eleberriaren azken kapitulua da Molly Bloomen bakarrizketa. UPV/EHUko antzerki taldearen proposamenak emakume baten hiru aurpegi erakusten ditu: 3 emakume, 3 ahots, 3 grina desberdin. Molly ohean dago; han lozorroan atzekoz aurrera etzanda Leopold Bloom senarra dago. Molly, loa galduta, sare fin bat ehuntzen ariko da memoria bezain mehea, eta ikaragarrizko bidaiari ekingo dio, bizitza bezain luzea, non Mollyk zalantzan jarriko ditu bere mundua, gizonezkoekiko bere harremanak; gizartearen biolentziaz edo Europaren errealitateaz eztabaidatuz eta, batez ere, Irlandaren egoeraz.