euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Zientziateka berezia Kultura Zientifikoko Katedraren V urteurrena

Noiz eta non

Noiztik: 2016/06/23 Noiz arte: 2016/06/20

Deskribapena

Ostegunean, ekainak 23, 19:00etan, Azkuna Zentroko Auditorioan (-1 solairua), Bilbon, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak 5. urteurrena ospatuko dituenez, Zientziateka berezia antolatuko da. Itziar Laka UPV/EHUko Linguistikako katedradunak eta Xurxo Mariño A Coruñako Unibertsitateko Medikuntzako irakasleak parte hartuko dute ospakizunean. Sarrerak Azkuna Zentroko informazio gunean jaso behar dira. Sarrera doakoa da.

Itziar Lakak, "Hitzaz" izenburuko hitzaldiaren bitartez, hitzen izaeraz hitz egingo du: zer diren, zer identifikatzen dugun hitzen bitartez eta zertaz ez garen konturatzen hitz egiten dugunean. Hitzaldi hau euskaraz egingo da, eta aldibereko itzulpen zerbitzua jarriko da behar dutenentzat.

Xurxo Mariñok, aldiz, "¿Para qué nos sirve la mente?" ("Zertarako balio digu adimenak?") izenburuko hitzaldia emango du, eta bertan, xehetasun osoz azalduko du nolako bilakaera izan duen gizakion nerbio-sistemak eta nola lortu dugun geure existentziaz kontziente izatea, azken hau funtsezkoa baita gizarte modernoen garapenerako. Alabaina, autokontzientzia eboluzio-prozesuaren emaitza da, ala kasualitate hutsa? Hitzaldi hau gaztelaniaz egingo da.

Zientziateka UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak ezagutza zientifikoa gizartean ezagutarazteko hilero-hilero antolatzen duten ekimena da.