-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
EHUren memoriaren zaindaria
Lanzituz ekintzailetza ikastaroa
Noiz eta non
Noiztik: 2016/07 Noiz arte: 2016/08
Deskribapena
Lanzituz langabe dauden pertsonei laguntzea helburu nagusi duen ekintza da, talde auto-enpleguaren bidez lan-merkatuan sartzearren. Honez gain, ehualumniek UPV/EHUko eta Asleko Lan poltsan sarrera izango dute. Programa hau 2016ko irailan eta abenduaren artean jazoko da, astean 5 orduko saioen bitartez.
Ikastaroa emango diren tokiak UPV/EHUko Campus hauetan aurkitzen dira:
- GEZKIko egoitza (Elhuyar Plaza 2, Ignacio María Barriola gelategia UPV/EHU, , Donostia)
- ASLEko egoitza (Ercilla 3, Bilbo)
Ikastaroaren parte-hartzaile kopurua mugatua denez, izena ematea beharrezkoa izango da horretarako argitaratuko den formularioan (2016ko abuztuaren 30ra arte).
Ikastaroaren hizkuntza gaztelera izango da.
Ikastaroaren programa honako hau da:
- MODULUA: Giza ekonomiaren enpresa eredua. Giza ekonomiaren kontzeptua eta ezaugarriak. Lan sozietateak giza ekonomiaren eredu bezala.
- MODULUA: Jarrera ekintzailea. Negozioren ideia eta enpresa plana.
- MODULUA: Antolaketa eta enpresaren gestiorako plana. Aspektu juridiko-fiskalak.
- MODULUA: Salmenta eta marketing plana.
- MODULUA: Ekonomia-finantza plana: ekonomia-finantza eta kontabilitate teknikak.
- MODULUA: Pertsonen zuzendaritza, lan arriskuen prebentzioa eta betebeharrak, eta gizarte-segurantza.
- MODULUA: Enpresaren giza erantzukizuna eta aukeren berdintasunaren kudeaketa.
- MODULUA: Lan sozietateak ekintzailetza kolektiboaren eta kideen arteko erlazioen eredu bezala: proiektua partekatzeko pertsonen aukeraketa egiteko irizpideak. Kideen arteko arazoen prebentzioa.
Harremanetarako datuak
- Posta elektronikoa: ehualumni@ehu.eus
- Telefonoa: 946 017 150