euskaraespañol

Redes sociales campusa

INIZIA ARABACAMPUS jardunaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/09/16 Noiz arte: 2016/09/14

Deskribapena

Ostiralean, irailak 16, 9.00etan hasita, Arabako campuseko Lascaray Ikerguneko bideo-hitzaldietarako aretoan INIZIA ARABACAMPUS jardunaldia burutuko da ‘Negozio-ereduen sorrera arina' izenburuaz. Jarduera honek Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonala, Arabako campuseko ikasleak eta ikertaldeak ditu jasotzaile, bai eta UPV/EHUrekin loturiko pertsonak eta, oro har, jendea ere.

Proiektuetarako zenbait aukera-negozio topatzen eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten zenbait kontzeptu eta erreminta ezagutaraztea du helburu jardunaldiak. Jardunaldiaren formatua teorikoa eta praktikoa izango da, eta ‘negozio-ereduak sortzea' eta ‘Lean Startup' metodologiak azaldu eta landuko dira. Ponentzia Innobideren (www.innobide.com) esku egongo da.
Mintegi hau INIZIA programaren barruan kokatzen da, Arabako enpresa eta berrikuntza guneak (BIC Araba) eta UPV/EHUren Arabako Campusak sustatuta, ekitearen bultzatzea oinarri hartuz.

Informazio gehiago: 945298282 edo helbide elektronikoaz.
Izen emateak: Euskadi innova