euskaraespañol

Redes sociales campusa

Passion for Knowledge 2016 jaialdiaren irekiera-ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/09/27 Noiz arte: 2016/09/23

Deskribapena

Asteartea, irailak 27, 17:15, Victoria Eugenia antzokian, Donostian, Passion for Knowledge 2016 jaialdiaren irekiera-ekitaldia izango da. Zenbait Nobel saridunen eta mundu mailako adituen eskutik, nazioarteko jaialdia zientziaren eta herritarren topaleku izango da astebetez. Donostia International Physics Centerrek (DIPC) antolatuta, jaialdiak herritar guztientzako jarduera-programa zabala eskainiko du, ikuspuntu berritzaile eta sortzaile batetik abiatuta.

Parte-hartzaileak:

  • Iñigo Urkullu, lehendakaria
  • Eneko Goia, Donostiako alkatea
  • Pedro Miguel Etxenike, UPV/EHUko katedraduna, DIPCko presidentea eta Passion for Knowledge 2016ko presidentea

Hizlariak:

  • Dudley Herschbach, Kimikako Nobel sariduna
  • Andrew Blake, Alan Turing Institutuko zuzendaria
  • Dame Jocelyn Bell Burnell, Oxfordeko Unibertsitateko astrofisikaria