-
Milaka graduatu elkartu ditu EHUk aurrekaririk gabeko ekitaldian
-
EHUk azpimarratu du USaPen ebaluazio- eta berrikuspen-sistemak normaltasunez funtzionatu duela
-
EHUk zehaztu du USaPen prozesu osoa Eusko Jaurlaritzarekin batera garatzen dela
-
Dena prest biharko egun handirako!
-
Toponimia: egiazko adierazle geografikoa
Zein eragin izango du Erresuma Batuaren irteerak Europar Batasunaren etorkizunean?
Noiz eta non
2016/09/30 2016/09/30
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostirala, irailaren 30an, 19:00etan, San Telmo Museoan, Donostian, Europar Elkarrizketen saio berrian David Gardner Financial Times egunkariko korrespontsala eta Sejal Parmar abokatua eta Universidad Central Europea-ko irakaslea izango dira. Jarduera Globernancek, DSS2016euk eta San Telmo Museoak antolatu dute.
Sarrera librea da.
Ekainaren 23an, Erresuma Batuko hiritarrek Europar Batasunetik irtetea erabaki zuten erreferendum bitartez. Batasunean halakorik gertatu den lehen aldia izan da, eta iraileko topaketa honetan gertaera horrek Europaren etorkizunean izango duen eraginaren inguruan arituko gara.
*Streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da www.europeandialogues.eu webgunearen bitartez
*Era berean, nahi duenak aldez aurretik hizlariei galderak bidaltzeko aukera izango du, bai Twitter bidez @EUdialogues, edota Facebook sarearen bitartez/European Dialogues