-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Francisco J. Ayala biologoak XII. Ontologia Biltzarra inauguratuko du
Noiz eta non
Noiztik: 2016/10/03 Noiz arte: 2016/10/30
Kokapena
Hernani (Gipuzkoa)
Deskribapena
Astelehenean, urriaren 3ean, 17:00etan, Txillida Lekun, Donostian, XII. Nazioarteko Ontologia Biltzarraren inaugurazio-ekitaldia egingo da; aurten, biltzarraren ildo nagusia physis kai polis izango da.
UNESCOren babespean eta Pedro Miguel Etxenike UPV/EHUko katedradun eta DIPCko presidentearen ohorezko presidentziapean egingo den biltzarra Euskal Herriko Unibertsitateko eta Universidad Autónoma de Barcelona (UAB) Filosofia departamentuen eskutik eta Paideia Fundazioa zein Chillida-Leku Museoaren lankidetzarekin antolatu da. Aurtengo edizioak erakunde hauen babesa du, besteak beste: International Federation of Philosophical Societies (FISP), Donostia International Physics Center (DIPC) eta Sociedad Ibérica de Filosofía Griega (SIFG). Jarduera DSS2016aren baitan gauzatuko da.
Inaugurazio-ekitaldiko parte-hartzaile izango dira:
- Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
- Pedro Miguel Etxenike, UPV/EHUko katedradun eta kongresuaren ohorezko presidentea
- Pablo Berastegui, Donostia 2016ko zuzendaria
Halaber, Francisco J. Ayala biologo entzutetsuak XII. Ontologia Biltzarraren irekieta hitzaldia eskainiko du. Izenburua: ‘Aristotle the first biologist'. Victor Gomez Pin kongresuaren koordinatzaile, UABko Filosofia irakasle eta UPV/EHUko Honoria Causa Doktoreak hizlaria aurkeztuko du. Francisco J. Ayala (Kaliforniako Unibertsitatea, Irving) jardunean dagoen espainiar zientzialari entzutetsuenetako bat da, eta biologia ebolutiboan espezializatuta dago.Estatu Batuetako Zientziaren Domina Nazionala eskuratu du, eta besteak beste, Templeton Saria jaso du. Hitzaldiaren ostean, mahai-ingurua ospatuko da Alejandro de Rujularen (CERN, Suitza) zuzendaritzapean.