euskaraespañol

Redes sociales campusa

Informatika Fakultateko diplomak emateko ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/10/21 Noiz arte: 2016/10/19

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, urriaren 21an, 18.30etan, UPV/EHUko Ignacio María Barriola Zentroko areto nagusian, UPV/EHUko Informatika Fakultateko Informatikan Ingeniaritzako, eta Informatika Ingeniaritzako Graduko 2015-2016 promozioko 73 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egingo da.

Ana Arrieta campuseko errektoreordea eta Kepa Sarasola Informatika Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izango dira.

Halaber, Txomin Romero ikastegiko ikasle ohiak eta egun (DIPC) Donostia International Physics Centerreko Kalkulu Zentroko zuzendariak hitzaldia eskainiko du. Izenburua: Título: ‘Buscando desafíos informáticos en la Física de Materiales'.

Informatikan Ingeniaritzako XVIII. promozioa 20 ikaslek osatzen dute,  Informatika Ingeniaritzako Graduko IV. promozioan, berriz, 53 ikasle diplomatu dira.

Ekitaldian ikasleen familiakoak izango dira, eta bertan espediente onenei diplomak emango zaizkie.

Jarduera amaitzeko, Musikeneko Jazz Taldea arituko da.

*Ekitaldia streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da ondorengo kanalean: ehutb.ehu.eus/1katea