euskaraespañol

Redes sociales campusa

Sexu biktimizazioa eta gizarte tabuak

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/24 Noiz arte: 2016/11/21

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Azaroaren 24an, osteguna, 09:00etan hasita, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko auditoriumean, Donostian, VI. Biktimologia Topaketak egingo dira, Antonio Beristain irakaslearen omenez. UPV/EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuaren ‘Antonio Beristain' katedrak antolatzen du jardunaldia, eta izenburu hau izango du: ‘Sexu biktimizazioak eta gizarte tabuak: zer behar dute biktimek eta nola erantzuten die zigor arloko justizia administrazioak haien eskubideei eta beharrei?'.

Juan Luis Gómez Colomerrek, Jaume I Unibertsitateko (Castelló) zuzenbide prozesaleko katedratikoak, emango du inaugurazio hitzaldia, eta izenburu hau izango du: ‘El estatuto procesal de la víctima: en particular, víctimas de delitos contra la libertad e indemnidad sexual'.

Jardunaldi honen helburua Beristain irakaslearen biktimologia eta kriminologia ondarea ezagutaraztea eta zabaltzea da. Hala, seigarren edizio honetan sexu biktimizazioaren formak eta gizarteak eta zigor arloko justiziak biktimizazio horiei ematen dizkien erantzunak eztabaidatuko dira. Honako gai hauek ere jorratuko dira, besteak beste: gromminga eta sextinga nerabeen artean, eutanasia, sexualitatea eta zigor zuzenbidea edo lekukotzaren sinesgarritasuna, preskripzioa, luzapen desegokien aringarria eta sexu erasotzaileen erregistroa.

Antonio Beristain saria

Jardunaldian, Kriminologiaren Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza eta Kultura Sailak antolatutako ‘Antonio Beristain' Biktimologiako Ikerketaren VI. Saria banatuko da. Aurten, bi hauen artean banatuko da saria:

  • María Jiménez Ramos kazetari eta Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko doktorea, lan honengatik: ‘Escribir sobre las víctimas: la bibliografía dedicada a los asesinados por ETA'.
  • Laura Guerrero Vidal, Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko Zuzenbideko ikaslea, lan honengatik: ‘La Justicia restaurativa en los delitos cometidos por el terrorismo de ETA: La conocida como vía Nanclares y los encuentros restaurativos'.