euskaraespañol

Redes sociales campusa

Pribatutasunari eta kontrolari buruzko hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/24 Noiz arte: 2016/11/21

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Osteguna, azaroaren 24an, 19:00etan, San Telmo Museoan (Eliza), Donostian, Europar Elkarrizketen saio berrian Richard Stallman software librearen aldeko mundu mugimenduko fundatzaile, Free Software Foundation fundatzaile eta programatzaile estatubatuarra izango da. Jarduera Globernancek, DSS2016euk eta San Telmo Museoak antolatu dute.

Sarrera librea da eserleku guztiak bete arte.

Richard Stallman software librearen eta software itxiaren arteko ezberdintasunez arituko da, eta arlo digitalean erabiltzaileek beren datuen gaineko kontrola eta beren pribatutasuna mantentzearen garrantzia eta beharra azpimarratuko ditu bereziki.

*Streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da www.europeandialogues.eu webgunearen bitartez

*Era berean, nahi duenak aldez aurretik hizlariei galderak bidaltzeko aukera izango du, bai Twitter bidez @EUdialogues, edota Facebook sarearen bitartez/European Dialogues