euskaraespañol

Redes sociales campusa

Nietzscheren lan osoen aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2016/12/14 Noiz arte: 2016/12/12

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteazkenean, abenduak 14, 12:00etatik aurrera, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Gradu aretoan, Donostian, Friedrich Wilhelm Nietzscheren gaztelaniazko lan osoen azken liburukia aurkeztuko da.

Ekitaldian solasaldi bat izango da Diego Sánchez Meca UHUNeko katedradun eta edizioaren zuzendariaren eta José Ignacio Galparsoro fakultate horretako irakasle eta filologo alemanari buruzko espezialistaren artean. Elkarrizketa honen moderatzaile Jaime Aspiunza UPV/EHUko irakaslea izango da, edizioan ere parte hartu duena.

Lehendabizikoz eman da Nietzscheren lan osoa gaztelaniaz eta, honez gainera, beste edizio partzialetan horren erraz aurkitzen ez diren fideltasuna eta zorroztasuna bermatuta. Espainia osoko adituek osatutako hamar bat pertsonatako taldearen hamar urtetako lanaren emaitza izanik, aurkeztu egingo da edizio kritiko osoa burutu eta amaitzen duen liburukia, pentsalariaren azken etapako idazlanak, Zaratustrarekin hasi eta Nietzsche ren aurkakoarekin amaituz. Hauez gain, zenbait "osagarriren" laguntzaz, instrumentu ideiala izango da aurrerantzean Friedrich Wilhelm Nietzscheren pentsamendua aztertzeko.