-
8.600 ikasle berrientzako aurkezpen saioak hasiko dira bihar EHUn
-
EHUko talde batek dekagono formako egitura bat aurkitu du Saturnoko hodeietan
-
40 urte matematikak lantzen Bilbon
-
Nolakoa zen unibertsoa unibertsoaren aurretik: hutsune kuantikotik galaxietara
-
EHUk lehen aldiz hartu ditu Zientzia Esperimentalen Didaktikaren Topaketak
Arte Ederren ikasleen Gradu Amaierako Lanen III. Erakusketa
Noiz eta non
Noiztik: 2016/12/19 Noiz arte: 2017/01/05
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
2015-2016 ikasturtean UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean titulua eskuratu duten ikasleen 40 artelan eta 240 dosier erakutsiko dira. 2015-2016 ikasturtean zentro honetan beraien ikasketak bukatu dituzten ikasleek aurkeztutako lan praktikoen aukeraketa bat eta dosier guztiak, hain zuzen.
Erakusketak Bizkaia Aretoko Etxepare, Axular eta Chillida erakusketa-aretoak beteko ditu eta astelehenetik (abenduak 19) urtarrilak 5 arte ikusi ahal izango da, 08:00etatik 20:00etara. Sarrera librea izango da.
Bertan, ikasleek Gradu Amaierako Lan bezala aurkeztutako 40 pieza aukeratuak ikusi ahal izango dira, tartean margolanak, instalazioak, lan bideografikoak eta posterrak, eta baita Gradu Amaierako Lan bezala ikasleek aurkeztutako 221 dosierrak ere.