-
EHUko ikerketa batek Arabako Errioxako historia berridatzi du
-
Emakumeak eta Zientzia: lau ikertzaile-belaunaldi XXI. mendeko erronkei aurre egiteko
-
Seguridad, miedo y ciudadanía: el joven magrebí como chivo expiatorio
-
Abortos financiados con dinero público, pero realizados en clínicas privadas
-
Oles, oles lurra esna zaitez!
V. Koldo Mitxelena Sarien banaketa-ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2017/01/10 Noiz arte: 2016/12/27
Kokapena
Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Asteartea, urtarrilaren 10ean, 11:30etan, Bizkaia Aretoko Baroja gelan, Bilbon, Euskarazko Tesien V. Koldo Mitxelena sariak banatuko dituzte Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak.
Sari hauek UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak sortuak dira, euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz.
Bi urterik behin deitzen diren sari hauek bost jakintza-arlo nagusitan banatzen dira: Zientziak; Ingeniaritza eta Arkitektura; Osasun Zientziak; Gizarte eta Lege Zientziak; eta Giza Zientziak.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
- Andres Urrutia, euskaltzainburua
- Fernando Plazaola, UPV/EHUko Ikerketaren arloko errektoreordea
- Adolfo Arejita, euskaltzain osoa
- Bost kategorietako saridunak
Hauxe izango da Iñaki Goirizelaiaren azken ekitaldi publikoa errektore arduran.