euskaraespañol

Redes sociales campusa

Udaberriko XV. Lasterketaren aurkezpen-ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2017/03/10 Noiz arte: 2017/03/08

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, martxoaren 10ean, 12.00etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan, Donostian, UPV/EHUk eta Donostiarrak Kirol Klubak antolaturiko Udaberriko XV. Lasterketaren aurkezpena egiteko prentsaurrekoa egingo da.

Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Jose Luis Almandoz Donostiarrak Kirol Klubaren presidentea ekitaldiaren buru izango dira.

Ekitaldian 1 zenbakidun dortsalak banatuko dira; Peio eta Juan Mari Garin  anai eta korrikalariei zein Uxue Fraile ehualumni eta mendi korrikalariari.

UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketaren edizio honetan proiektu solidario bat lagunduko du, beraz 0 zenbakidun dortsal laguntza ekonomiko bat ere banatuko zaio Asociación contra el Cáncer de Gipuzkoa elkarteari.

UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketa martxoaren 19ean, 10:00etan, ospatuko da, irteera eta amaiera Gipuzkoako Campusean izanez. Lasterketak mila bostehun hartzaile inguru izatea du helburu nagusia. Hauek Donostiako gune esanguratsuenetatik korrika egingo dute, 10.000 metro egin arte.