euskaraespañol

Redes sociales campusa

Erakusketa inauguratzeko ekitaldia: ‘The Most Important Thing. Retratos de una huida. Atzoko eta gaurko errefuxiatuak'

Noiz eta non

Noiztik: 2017/04/10 Noiz arte: 2017/04/06

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Astelehenean, apirilak 10, 11:00etan, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Andrestegi aretoan, Donostian, ‘The Most Important Thing. Retratos de una huida. Atzoko eta gaurko errefuxiatuak' erakusketa inauguratzeko ekitaldia izango da.

Honako hauek izango dira ekitaldian:

  • Antonio Casado, Gipuzkoako Campuseko Unibertsitate Hedakuntzako zuzendaria
  • José Ignacio Espel, Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioko presidentea
  • Paulí Dávila, UPV/EHUko Hezkuntza Museoko zuzendaria eta Garaian - Hezkuntzako Azterketa Historiko eta Konparatuen Taldeko ikertzaile nagusia
  • Luis M. Naya, UPV/EHUko Hezkuntza Museoko zuzendariordea eta Garaian - Hezkuntzako Azterketa Historiko eta Konparatuen Taldeko kidea

UPV/EHUko Hezkuntza Museoak eta Garaian – Hezkuntzako Azterketa Historiko eta Konparatuen Taldeak antolatu dute erakusketa, Kanpo Arazoetako Estatu Idazkaritzarekin, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisioarekin, SM Fundazioarekin, Donostiako Aquariumarekin eta BCA'37 UK 37ko Euskal Umeen Elkartearekin (The Association for the UK Basque Children) lankidetzan.

Gudako haurrak eta errefuxiatuak

Bi proiektu biltzen ditu erakusketak: bata 1937an Bilbotik euskal haurrak atera zituztenekoa, eta bestea gaur egungo errefuxiatuen egoerari buruzkoa

Lehen proiektuan, 16 panel eta dokumentazio originala daude, baita Habana itsasontziaren maketa bat ere, Donostiako Aquariumak utzitakoa, eta ikus daiteke euskal haurrak nola eraman zituzten Ingalaterrara 1937ko apirilaren 26ko Gernikako bonbardaketa izan eta gutxira, eta nola joan ziren kokatzen Erresuma Batuko kolonia eta familietan. Ezin dugu ahaztu aurten 80 urte beteko direla bonbardaketa hartatik.

Bigarren proiektua ‘The Most Important Thing. Retratos de una huida' erakusketari dagokio (Brian Sokol fotokazetaria da egilea). Bigarren proiektu honen helburua da agerian jartzea zeinen erabaki lazgarria hartu behar duten beren burua salbatzeko eta bizirik irauteko etxea utzi behar dutenek, haien egoera ez dadin zenbaki eta estatistika huts bihurtu. Bederatzi paneletako irudien bitartez, horrelako egoeretan giza eskubideak urratzen direla salatu nahi da.