euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Kriminologiako Ikasleen I. Kongresua

Noiz eta non

Noiztik: 2017/05/11 Noiz arte: 2017/05/08

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostegunean, maiatzak 11, goizeko 10:30ean, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroaren entzunaretoan, Donostian, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateak antolatutako Kriminologiako Ikasleen I. Kongresua egingo da.

Sarrera librea izango da.

Ekitaldiak Zuzenbide Fakultateko Kriminologiako lau mailetako ikasleak bilduko ditu, eta, Kriminologia Graduko koordinatzaile eta irakasle Gemma Varonaren eritziz, "bereziki berritzailea izango da hiru arrazoi nagusi hauengatik: batetik, sortu berri den graduari ikusgarritasuna eman ahala izango zaio, eta hainbat mito desmuntatuko dira era askotako delituren kriminaltasunari, biktimizazioari eta gizarte kontrolari buruz. Bestetik, gizarte interes handiko gai ugari landuko dira (Zer erantzun eman behar da delitu larrien aurrean? Zer eginkizun izan behar dituzte espetxeek eta haien alternatibek? Beste modu batera zigortu behar dira ustelkeria delituak? Zer eginkizun betetzen dute komunikabideek gizarte alarmen sorreran eta jarrera zigortzaileen sustapenean? Gazteak zigorgarriagoak dira adineko pertsonak baino?…). Eta, amaitzeko, diziplinen arteko dinamikak egingo dira, atseginak eta parte hartzaileak, non lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren mailako ikasle gazteak izango diren protagonista".

Egitaraua

10:30-11:40
Ongietorria eta aurkezpena

11:40-13:10
2 minieztabaida, espetxe iraunkor berriskusgarriari buruz eta zigor populismoari buruz, Krimen Arloko Politikaren ikuspegitik.

13:10-14:10
Bideo eta poster saioak (mugen itxiera, genero indarkeria, islamofobia, prostituzioa, justizia leheneratzailea, gorroto delituak, adiskidetzea Euskadin, hedabideak, polizia indarraren erabilera, delitu motak… Gizarte Psikologiaren eta Krimen Arloko Politikaren ikuspegitik).

15:00-16:00
Poster eta PPTen proiekzioa (terrorismoa, krimen antolatua, sexu delituak, indarkeria kirolean… Krimenaren Fenomenologiaren ikuspegitik).

16:00-17:00
Prostituzioari buruzko komunikazioa eta eztabaida, Soziologiaren ikuspegitik.

17:00-17:30 Espetxea: errealitatea eta ebaluazioa bi GRALen bidez.

AMAIERA ETA PROPOSAMENAK

Kongresua streaming bidez emango da