-
EHUko ikerketa batek Arabako Errioxako historia berridatzi du
-
Emakumeak eta Zientzia: lau ikertzaile-belaunaldi XXI. mendeko erronkei aurre egiteko
-
Seguridad, miedo y ciudadanía: el joven magrebí como chivo expiatorio
-
Abortos financiados con dinero público, pero realizados en clínicas privadas
-
Oles, oles lurra esna zaitez!
Sute-simulazioa, biktimen salbamendu eta ebakuazioarekin
Noiz eta non
Noiztik: 2017/05/15 Noiz arte: 2017/05/12
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Biktimadun sute-simulazio ariketak emango die hasiera maiatzaren 18an eta 19an, UPV/EHUko Joxe Mari Korta Zentroan, Donostian, burutuko diren Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko XI. Jardunaldiei. Astelehenean, maiatzaren 15ean, 10:30etan, egingo da erakustaldia Easoko Institutu Politeknikoan eta dozenaka Donostiako suhiltzailek, DYAko osasun-langilek eta udaltzainek hartuko dute parte bertan, baita institutuko dozenaka ikaslek ere, bakoitza bere rolean: biktimak, zauritu gabeak eta ikusleak.
Ariketa horren xedea da esku-hartze, segurtasun eta osasun zerbitzuen koordinazioa hobetu eta larrialdietan nola jokatu behar den ezagutaraztea. Suaren kontrola eta sutea itzaltzeko lanak burutuko dira simulazioan, baita eraikinaren ebakuazioa eta Aginte Postu Aurreratuaren instalazioa ere. Horretaz gain, behin-behineko ospitalea ezarriko da, eta, biktimen salbamendu, arreta eta ebakuazioaren ondoren, zaurituen senideei harrera eta laguntza emozionala emango zaie.
Jardueran izango dira Donostiako Udaleko Herri Segurtasuneko zinegotzi Martin Ibabe eta erakunde antolatzaileen ordezkariak (UPV/EHU, Donostiako Suhiltzaileak, Donostiako Udaltzaingoa eta MARSH).