-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Kiroldegian, kirolean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
Arrisku eta Larrialdien kudeaketari buruzko Jardunaldien inaugurazioa
Noiz eta non
Noiztik: 2017/05/18 Noiz arte: 2017/05/17
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostegunean, Maiatzak 18, 9:00etan, UPV/EHUko Joxe Mari Korta Zentroan, Donostian, Arrisku eta Larrialdien kudeaketari buruzko Jardunaldien inagurazio ekitaldia egingo da.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Antonio Casado da Rocha, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Unibertsitate Hedakuntza zuzendaria
- Ernesto Gasco, Donostiako Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismo zinegotzia
- Fernando Larrañaga, jardunaldien koordinatzaile nagusia
- Josu García, jardunaldien zuzendari teknikoa
Arrisku eta Larrialdien kudeaketari buruzko Jardunaldiak bihar hasiko dira aurkezpen ekitaldi batekin, eta lau saio burutuko dira ondoren. Hamaikagarren urtez gauzatuko diren jardunaldietan honako gaiak jorratuko dituzte hizlariek: ekitaldien antolakuntzako erantzukizuna, arrisku naturalen aurreikuspena kosta gertu dagoen lekuetan, kostako nahiz mendiko orografia zailetan larrialdiak daudenean ematen den aire-erantzuna, eta azpiegitura kritikoen babesa.
Jardunaldiak streaming bidez zuzenean igorriko dira.
Ostiralean amaituko diren jardunaldiek larrialdien kudeaketan hainbat ikuspegi eta erakunde bilduko dituzte: UME, Ertzaintza, Udaltzaingoa, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiak, Euskadiko eta Madrilgo osasun-langileak, Madrilgo Komunitateko Babes Zibila, industria eta unibertsitate sektoreak.