Jarduera zientifikoa: Kimika Bioinorganikoa eta Katalisia
Noiz eta non
Noiztik: 2017/06/06 Noiz arte: 2017/06/05
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteartean, ekainaren 6an, 9:30tik aurrera, UPV/EHUko Donostiako Kimika Fakultatean, Donostian, aipatutako ikastegiak eta Donostia International Physics Center (DIPC) zentroko ikerlari gazte talde batek jardunaldi zientifikoa antolatu du, Kimika Bioinorganikoa eta Katalisian ematen ari diren azkeneko aurrerakuntzak aurkezteko, bai eta arlo hauetan lanean diharduten ikerlarien artean sinergia berriak sortzeko asmoarekin.
Bertan Ana Maria Pizarro (IMDEA Nanoscience) eta Alessio Terenzi (Viena-ko Unibertsitatea) Doktore bisitariek parte hartuko dute.