Unibertsitate Dualen Sarearen aurkezpena
Noiz eta non
Noiztik: 2017/06/30 Noiz arte: 2017/06/28
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolak proiektu bat garatu du Europako beste 6 unibertsitaterekin batera, Unibertsitate Hezkuntza Dualaren Sarea sortzeko (CWIHE Erasmus+ proiektua).
Emaitzak eta ekarpenak aurkeztuko dira ostiralean, ekainaren 30ean, 9:00etan, Donostiako UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroaren areto nagusian, burutuko den 'Unibertsitate-Hezkuntza Dualaren Europar Sareak zer ekarpen egin diezaioke gure gizarte eta enpresei?' izeneko Biltzarrean.
Ekitaldian parte hartuko dute: Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea; Adolfo Morais Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea; Garikoitz Agote Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza zuzendaria; eta, Confebaskeko Prestakuntza arduradunak, Proiektuko Unibertsitate bazkideak eta Unibertsitate-Eredu Dualean parte hartzen duten enpresak, besteak beste.