-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Kiroldegian, kirolean
-
‘Zinema eta Zientzia’ ziklo berria abian da
-
Teknika berri batek ozeanoen oinarri diren mikroorganismoen ezkutuko mundua ekarri du argitara
-
Ahozko historiak ikasleen enpatia eta motibazioa hobetzen ditu
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Graduazio Ekitaldia, Eibarren
Noiz eta non
Noiztik: 2017/09/21 Noiz arte: 2017/09/20
Kokapena
Eibar (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostegunean, irailak 21, arratsaldeko 18:00etan, Eibarko Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2016/2017 ikasturtean, Eibarren, titulatu berri diren ikasleen Graduazio Ekitaldia izango da.
Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea, Miren Artaraz Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria eta Miguel de los Toyos Eibarko alkatea ekitaldiaren buru izango dira.
Aipatutako ekitaldian Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduko 3. promozioko titulatuei diplomak emango zaizkie.
Egitaraua
- Graduatutako ikasleen argazki saioa
- Ekitaldi akademikoaren hasiera. Oihana Aristondo, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako, Eibarko ataleko koordinatzailea.
- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendariaren parte-hartzea, Xabier Ostolaza.
- Eibarko alkatearen parte-hartzea, Miguel de los Toyos.
- Eibarko ikasleen egoitza zentroko zuzendariaren parte-hartzea, Juan Alday.
- Ikasleen ordezkarien parte-hartzea.
- 2016/2017 ikasturtean graduatutako ikasleei Diplomak ematea.
- Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariaren parte-hartzea, Miren Artaraz.
- UPV/EHUko errektorearen parte-hartzea, Nekane Balluerka.
- UPV/EHUko koroaren ekitaldia.