ANIHO nazioarteko III. kongresua
Noiz eta non
Noiztik: 2017/10/19 Noiz arte: 2017/10/17
Kokapena
Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Ostegunean, urriak 19 dituela, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan, 9:00etan abiatuta, egingo da ‘Antzinate klasikoa eta nazio modernoak Mundu Zaharrean eta Mundu Berrian' ANIHO nazioarteko III. kongresua. Honako kongresu honek hausnarketarako eta eztabaidarako foro bihurtu nahi du iragan grekolatindarrak identitate kolektibo modernoen osaeran izan dituen eraginen inguruan eta jatorri geografiko eta diziplina ezberdinetako espezialistak bilduko ditu.
ANIHO ikerketa proiektuak Grezia eta Erromaren papera aztertu gura du XVIII eta XIX. Mendeetako zenbait historiografia nazionaletan, bai eta garai berean mundu klasikoaren inguruan osatutako adierazpide kultural eta politiko ezberdinetan ere.