-
Francisco Letamendia "Ortzi" hil da, EHUko irakaslea 2017ra arte
-
EHUko Klaustroak % 73,7ko babesarekin onartu ditu estatutu berriak
-
Irakasleen irakurketa‑ohiturek euskal literaturaren irakaskuntzan eragina dute
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
Errenta handienak eta hezkuntza-maila altuenak dituztenen esku daude ibilgailu elektriko gehienak
Hitzaldia: ¿Qué sabemos de… "Microscopios: ¿de la célula al átomo?"
Noiz eta non
Noiztik: 2017/11/10 Noiz arte: 2017/11/06
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Pasa den azaroak 3an Centro de Fisica de Materialesek (CFM, centro mixto UPV/EHU, CSIC) egundoko arrakastarekin eman zion hasiera "Qué sabemos de…" hitzaldi zikloari. Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoa txikia gelditu zitzaigun. Dezenaka pertsonek hitzaldia zuzenean KutxaKultur plazako pantaila erraldoitik jarraitu zutelarik, Tabakaleran bertan hau ere. Guztira, 120 pertsona baina gehiago hurbildu ziren hitzaldira.
Aste honetan, zikloarekin aurrera eginez CFM-k Sara Barja ikerlaria aurkezten du "Microscopios: de la célula al átomo" hitzaldia, ostiralean, azaroak 10, 19:30etan, Tabakalerako Ruiz Balerdi Aretoan (4. Solairua), Donostian.
Sarrera irekia da eserleku guztiak bere arte.
Sara Barja, ikerbasque ikerlaria CFM-n, denoboran barrenako bidai bat proposatzen digu, nanomundutik banantzen gaituen distantzia saiesteko. Bera ikerketa Euskadin zein bikantasun mailan kokatzen denaren adibide argi bat da. Emakumea, gaztea, bikaina eta etorkizun handikoa da Sara. Fisikan Doktoratu zen Madrilgo Autonoma Unibertsitatean. Bere ikerketa, bi dimentsiotako materialen propietateen azterketa experimentalean eta hauen aplikazioak optoelektronikan eta katalisian, zentratu da, eskala atomikoan beti ere. Ikerketa hauek Espainan, Estatu Batuetan eta Alemanian lan egitera eraman dute, egun Ikerbasque Research Fellow delarik CFM-n, Donostian.
Laburpena: "Microscopios: ¿de la célula al átomo?"
"Gogoan ditut nere haurtzaroko jolasak, non dektitibe bat bezala eskolako jolastokia behatzen nuen arrastroak jarraituz nere lupar eskuetan nuela. Gaur, urteak pasa badira ere, aztarnak behatzeko grinak bizi-bizirik dirau nere baitan. Materiaren jokaera ulertu nahi dut eskala atomikoan. Atomoak eta molekulak ikusi ahal izan ditut, lenterik erabili Gabe" Sara Barja.
Hitzaldi honetan, denboran zehar bidaiatuko dugu mikroskopiaren istorioan barrena murgiltzeko. XVII mendena, mikroskopio optiko batekin ateratako lehengo irudietatik, kortxoaren zelulak- atomo baten tamaina baino miloi aldiz handiagoak-, gaur egunerarte, non atomoak "ikusgai" bihurtu diren. Hori bai, atomoen mailara jesiteko, "túnel efektua" izeneko materiaren propietate kuantiko batetaz baliatu beharko gara. Adebideak, zenbait bitxikeri eta fisika pixkat erabiliaz mikroskopiak emandako aurrerapausuak ekarritako aurkikuntza apartak ikusiko ditugu, Biologia, Medikuntza, kimika, fisika…eta zientziaren arlo guztietan. Mikromundua exploratzeko prest?
(Hitzaldia zuzenean jarraitu ahal izango da Kutxakultur plazan, Tabakaleran bertan)
Zientzia denontzat
‘¿Qué sabemos de?' izeneko hitzaldi zikloak gizartea eta zientzia komunitatearen arteko elkarrizketarako ingurune berri bat izan nahi du. Gure inguruan garatzen den zientzian protagonistak diren ikerlariek egungo zientziaren ekarpenak azalduko dituzte, gure bizitzen egunerokotasunean zientziak daukan inpaktua nabarmenduz, beti ere debatea sortzeko tartea utziz. Hitzaldi hauek ¿Qué sabemos de? eta Divulgación liburu sorten inguruan sortu dira. Bilduma horietan aurkitu daitezkeen liburu guztiak CSICeko ikerlari desberdinek idatziak izan ziren, CSIC eta Catarata argitaletxearen arteko kolaborazio baten ondorioz. 80 izenburu baino gehiago argitaratuak izan dira, era guztietako gai zientifikoak lantzen direlarik, publiko zabal bati zuzenduta beti. CFMek, CSIC eta UPV/EHUren arteko ikerketa zentro mixtoa izanda, zientziaren zabalkuntzarako konpromezua bereganatu du eta beste ekitaldi batzuen artean aurten hitzaldi hauek jarri ditu martxan, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.