euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

FECYT-eko zuzendari nagusiaren hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/06 Noiz arte: 2015/10/05

Deskribapena

Asteartea, urriaren 6an, 11:30, Donostia International Physics Centerreko (DIPC) mintegien aretoan, José Ignacio Fernández Vera, FECYT-eko zuzendari nagusiak interesa duen publiko orori zuzendutako hitzaldi bat eskainiko du. Izenburua: ‘La labor de la Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología: Participación Social en la ciencia'. Bertan berak zuzentzen duen fundazioak estatuan, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren difusio eta sustapenean egiten duen lanaren inguruan hitzegingo du.

Fundación Española para la Ciencia y Tecnología, FECYT, erakundea arlo publikoko fundazio bat da. 2001ean sortua, bere xedea zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren hedapena bultzatzea eta gizarteratzea da.

FECYT-ek lan egiten du proiektu zientifikoak ezagutarazteko, pertsonak, aurkikuntzak, historia, erremintak... azken finean, Espainian burutzen den zientzia, helburu argi batekin: gizarteak zientziarekiko duen interesa handitzea, eta era horretan, herritarren ezagutza, parte-hartzea eta zientziarekiko duten balorazioa areagotzea.
 

Argazkia: DIPC