ECOA V - Topaketa
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/04/13, 11:00
Kokapena
Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Letren Fakultateak ‘ECOA V - Topaketa: El espacio circumpirenaico occidental en la Antigüedad: novedades y actualizaciones’ jardunaldia ospatuko du. Bertan, hainbat adituk gure ingurune o Antzinaroko iraganaren azterketan egindako azken aurrerapenak aurkeztuko dituzte. Goizean zehar erakunde desberdinetako adituek Añanako Gatz Haran, Kantauriko portu erromatarrak, Oiassoko termak edo Antzinaroko burdinaren ekoizpena bezalako gaiak jorratuko dituzte, gure iraganaren ikuspegi eguneratua eskaintzen.
Topaketa Ikasketa Klasikoen Sailak eta Antzinaroko Zientzien Institutuak (AZI) antolatu dute, Arabako Campuseko Errektoreordetzaren eta Letren Fakultatearen babesarekin. Saioa aurrez aurre egingo da Gradu Aretoan, baina online jarraitzeko aukera ere egongo da, historiaren, arkeologiaren eta ondarearen inguruan interesa duten guztien parte-hartzea errazten.