-
EHUko bi ikertzaile gazte saritu ditu Espainiako Patenteen Bulegoak
-
EHUk azpimarratu du USaPen ebaluazio- eta berrikuspen-sistemak normaltasunez funtzionatu duela
-
EHUk zehaztu du USaPen prozesu osoa Eusko Jaurlaritzarekin batera garatzen dela
-
Toponimia: egiazko adierazle geografikoa
-
EHUk errekurritu egingo du USaPen harira epaileek hartutako erabakia
EHUalumni-ren 10. urteurrena
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/07/09, 11:00 - 13:30
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
EHUalumnik 10 urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko ekitaldia antolatu dute uztailearen 9an, Bizkaia Aretoan. Bertan mentoring-programa abiaraziko da (alumniak eta mentoreak elkar ezagutzeko dinamika bat), EHUalumniko identitate bisual berria aurkeztuko da, Joxerra Bengoetxea errektoreak, Iñigo Lamarca EHUalumniko lehendakariak eta beste mentore batek hitzaldi laburrak egingo dituzte, eta, azkenik, Olatz Salvadorrek emanaldi labur bat eskainiko du, osteko luntxarekin.
Mentoring programa esperientziak, ezagutzak eta trebetasunak partekatzea errazten duen prozesua da. Programak esperientzia handia duten EHUalumni mentoreak eta ibilbide profesionala hasten ari diren edo laburragoa duten mentorizatuak elkartzen ditu, hauei irakatsiz, aholkatuz, gidatuz eta laguntza eskainiz. Mentoreak ikasketen azken urtean dauden pertsonen eta lehen lan‑esperientziak edo ekintzailetza‑esperientziak bizitzen hasten direnen garapen pertsonala, akademikoa eta profesionala bultzatuko du. 2018tik martxan dagoen programa bat da. 200 mentorek baino gehiagok hartu dute parte programa honetan urte hauetan, eta 300dik gora gazte izan dira mentorizatuak.
PROGRAMA
Laboa aretoa (Bizkaia Aretoa)
11:00 – Mentoring- Speed dating saioa
- 3 txanda (round) mentoring eta networking-erako
- Alumnien eta mentoreen arteko topaketak
Mitxelena Auditorioa (Bizkaia Aretoa)
12:30 – Ongietorria eta hasiera instituzionala
- Ekitaldiaren aurkezpena
- EHUko errektore Joxerra Bengoetxearen eta Iñigo Lamarca EHUalumniko presidentearen hitzak
12:45 – Mentoreen aitortza
- Mentoreen lana eta ekarpenaren errekonozimendua
13:00 – Irudi berriaren aurkezpena
- Etapa berria eta nortasun bisuala
13:10 – Kontzertua: Olatz Salvador (EHUalumni)
13:30 – Amaiera
- Lunch eta networking-a