EHUk bat egiten du urrian 10.000 odol-emate lortzeko erronkarekin
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2025/10/02

Unibertsitate Osasungarrien eguna dela eta, EHUk bat egin du Osasuna Sustatzen duten Unibertsitateen Espainiako Sarearen (REUPS) #Erronka10.000 ekimenarekin, eta odol-ematea hiru campusetan egiteko aukera izango da.
Zer da #erronka10.000?
Osasuna Sustatzen duten Unibertsitateen Espainiako Sareak (REUPS) estatu mailan abian jarritako proiektua da, eta sareko unibertsitate guztien artean 10.000 odol-emate lortzea espero da. EHUk erronka honekin bat egiten du Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroaren ezinbesteko laguntzarekin.
Zer behar da odola emateko?
18 eta 65 urte bitartean izatea, 50 kilo baino gehiago pisatzea, osasuntsu egotea eta azken odol-ematetik gutxienez 2 hilabete igaro izana. Ez da baraurik joan behar odola ematera; are gehiago, nahiago izaten da ondo gosalduta joatea. 12 urte bete baino lehen hepatitisa eduki arren, kolesterola maila atua bada edo sendagairik ohikoenetako bat hartzen bada, eman egin daiteke. Tatuaje bat egiten denetik 4 hilabete igaro behar dira odola eman ahal izateko.
Gizon batek urtean lau aldiz eman dezake odola, eta emakume batek hiru aldiz, baina betiere bi ematearen artean bi hilabeteko gutxieneko atsedenaldia badago.
Zergatik behar dira boluntarioak?
Azken urteotan gazteen artean odol-ematearen parte-hartzea nabarmen jaitsi da. Gaur egun, odol-emaileen batez besteko adina 46 urtekoa da, eta hori altua da kontuan hartuta odola emateko baimendutako adin-tartea 18 eta 65 urte bitartekoa dela. Horregatik, funtsezkoa da gazteen artean boluntariotza sustatzea, odola ematearen garrantziaz kontzientziatzea eta ekintza hori euren bizitzako ohitura bihurtzea.
Hezkuntza-zentroak —unibertsitateak eta bigarren hezkuntzako ikastetxeak (batez ere azken mailako ikasleak)— gune estrategikoak dira elkartasun hori sustatzeko. Gazteek urte asko dituzte aurretik odol-emaile gisa laguntzeko, eta horrek ezinbesteko bihurtzen ditu etorkizuneko odol-hornidura bermatzeko.
Gainera, gaur egun emaile izan gaitezkeen bezala, edozein unetan odol-transfusio bat behar izan dezakegu. Gaixoen lekuan jartzeak laguntzen du ekintza solidario honen benetako balioa ulertzen.
Zergatik eman beharko genuko odola?
Arrazoi nagusia sinplea baina indartsua da: odol-emateak bizitzak salbatzen ditu. Ekintza altruista bat da, beste pertsona batzuei laguntzeko modu bat, eta inoiz gerta daiteke laguntza hori guk geuk behar izatea. Odola ematea enpatiaz, erantzukizunez eta gizartearekiko konpromisoz jokatzea da.
#erronka10.000 EHUn
EHUn ondorengo lekuetan hartu ahal izango duzu parte #erronka10.000 ekimenean:
Arabako Campusa: 9:15etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:30etara
- Urriak 7, asteartea, Letren Fakultatea
- Urriak 15, asteazkena, Farmazia Fakultatea (René Cassin kalean)
Bizkaiko Campusa:
- Urriak 15, asteazkena, Leioa-Erandio Campusa, Mikel Laboa plaza, 9:30etatik 14:00etara
- Urriak 16, osteguna, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko) (fakultatearen parean). 9:15etatik 14:15etara
- Urriak 21, asteartea, Bilboko Ingeniaritza eskola (San Mames) 9:15etatik 14:15etara
- Urriaren 27tik- 31ra. Leioa-Erandio Campusa, Mikel Laboa plaza, 9:30etatik 14:00etara
Gipuzkoako Campusa: 9:30etik 13:30etara
- Urriak 6, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean
- Urriak 7, asteartea, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Donostia)
- Urriak 8, asteazkena, Psikologia Fakultatean
- Urriak 9, osteguna, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean
- Urriak 10, ostirala, Kimika Fakultatea





