euskaraespañol

Redes sociales campusa

Aurkezpena

EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Donostian aurrez aurre nahiz online

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/12/18, 12:30

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostegunean, abenduaren 18an, 12.30etan, Donostiako EHUko Carlos Santamaría Zentroaren areto nagusian, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzako ordezkariak joango dira unibertsitateari buruzko informazio orokorra ematera. Ekitaldia elebiduna izango da. Saioa online jarraitu ahal izango da ere. Jarduera batxilergoko eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan matrikulatutako ikasleentzat eta beren gurasoentzat nahiz orientazioan edo irakaskuntzan diharduten eta EHUri buruzko informazio orokorra jaso nahi duten guztientzat zuzendua dago.

Saio hauen helburua EHUren eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da. Era berean, unibertsitate honi buruzko informazio orokorra ematea eta ikasleen intereseko unibertsitate-ikasketei buruzko erabakiarekin zerikusia izan dezaketen zalantzak eta galderak argitzea.

Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte.

*Saioa online jarraitu ahal izango da esteka honen bidez: https://ehutb.ehu.eus/canal1

*Saioa web bidez jarraitzeko, ez da izenik eman behar. Esteka klikatzearekin nahikoa da. Aurrez-aurreko saioan ere ez da izenik eman behar.