EHUk Donostian elkartuko ditu Partikulen Fisikako nazioarteko100 aditu
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/09/01 Noiz arte: 2025/09/05
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Bost egunez, Asiako, AEBetako eta Europako hainbat unibertsitate eta ikerketa-zentrotako 100 fisika-ikertzailek baino gehiagok eztabaidatuko dute nukleoien (protoiak eta neutroiak) eta hadroien egituraren azterketan egin berri diren aurrerapenei buruz , baita Kromodinamika Kuantikoarekin (QCD ingelesez) lotutako beste hainbat gaiei buruz ere. "Partikulen Fisikaren Eredu Estandarra” izenez ezagutzen denaren barruko teoria. Horren helburu orokorra da materiaren bihotza, egitura eta propietateak maila subatomikoan ezagutzea, protoi baten tamaina baino distantzia txikiagoetan; gai horiek, gainera, funtsezkoak dira, besteak beste, munduko partikulen azeleragailu guztietan egiten diren ikerketa-programetarako, gaur egungoetarako, zein CERN, AEBetako Electron-Ion Collider edo etorkizunekoetarako, talka egiten edo-eta hadroiak sortzen baitituzte", azaldu du Miguel García Echevarría udako ikastaroko zuzendari eta EHUko partikulen fisika ikertzeko taldeko kideak.
"International Workshop on Hadron Structure and Spectroscopy" urteroko biltzarraren 21. edizioa izango da, Euskal Herrian ospatuko den lehena, kasu honetan, UIK udako ikastaroen barruan. Gainera, astelehen goizean bertan CERNen lankidetza esperimentaletako baten urteko bilera egingo da, COMPASS izenekoa.
EHUko Particle Physics ikerketa-taldea sortu berri den EHU Quantum Centerren parte da. Particle Physicis-en zeregin nagusia partikulen fisika aztertzea da. Gaur egun, 3 ikertzaile/irakasle iraunkorrek osatzen dute, eta ikasturte berrian bi Ikerbasque fellows ikertzaile batuko zaizkie. Gainera, doktoratu ondoko ikertzaile bat eta doktoregoko 5 ikasle ditu, masterreko eta graduko hainbat ikaslerekin batera. Gaur egun, QCDren (kromodinamika kuantikoa, ingelesezko sigletan) fisika du ikerketa-ildo nagusi, bai teorikoa, bai esperimentala, bai neutrinoen eta astrofisikaren fisika.