EHUko araudi berria enpresak sortzeko (Spin-off) eta ikerketaren eta ekintzailetzaren emaitzen transferentzia
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2026/06/08 Noiz arte: 2026/06/11
Deskribapena
Campus bakoitzeko ekintzailetza-zerbitzuek (Inizia Araban, Zitek Bizkaian eta Entreprenari Gipuzkoan), Euskal Herriko Unibertsitateko Ezagutzaren Transferentzia Bulegoarekin (OTC) batera, jardunaldi batzuk antolatu dituzte. Helburua da EHUko ikasle, irakasle eta ikertzaileentzat eskuragarri dauden Ezagutzaren eta Teknologiaren Transferentziari laguntzeko ekimenak ezagutaraztea.
Jardunaldian, ikerketaren emaitzak jabetza industrialaren eta/edo intelektualaren bidez babestearen garrantzia aztertuko da, eta unibertsitatearen eta enpresaren artean dauden Ezagutza Transferitzeko bideak ezagutaraziko dira.
Bestalde, eta aurreko urteekin alderatuta berrikuntza gisa, EHUk Gobernu Kontseiluan (2026-05-13) onartutako enpresak sortzeko Spin-off araudi berriari buruz hitz egiteko tarte bat egongo da, baita hura onartu ondoren EHUn ekintzailetzan eragina izango duten berritasun nagusiak azaltzeko ere.
Jardunaldiak doakoak dira eta data hauetan egingo dira:
- Ekainak 8, 10:00etatik 12:00etara Zientzia eta Teknologiako Fakultateko Paraninfoan – Bizkaiko Campusa.
- Ekainak 9, 10:00etatik 12:00etara Laskaray Ikerketa Zentroa (Areto Nagusia) - Arabako Campusa.
- Ekainak 10, 10:00etatik 12:00etara Joxe Mari Korta Zentroaren multimedia gelan – Gipuzkoako Campusa.
Izena emateko: