euskaraespañol

Redes sociales campusa

EHUko Ikasle Kontseiluak Lehendakaritza eta Batzorde Iraunkorra hautatuko ditu irailaren 24ean

Emaitzen behin betiko aldarrikapena 2025eko urriaren 1ean izango da

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2025/09/18

Ezkerretik eskumara. Irene del Hoyo, Martxel Zamora, Iñigo Ugedo, Sara Abad, Diego M. Espasa eta Alazne Celada. Ikasle Kontseiluko kideak | Argazkia: Iñigo Ugedo

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) 2025eko irailaren 24an egingo du Ikasleen Kontseiluko Lehendakaritzarako eta Batzorde Iraunkorrerako hauteskundeen behin-behineko bozketa eta aldarrikapena.

Ikasle Kontseiluak ekin dio Lehendakaritza eta Batzorde Iraunkorreko kideak aukeratzeko prozesuari. Aurten hautagaitza bakarra aurkeztu da lehendakaritzarako, eta 11 hautagai Ikasle Kontseiluko batzorde iraunkorrerako. Batzorde iraunkorrerako 6 kide aukeratu beharko dituzte.

Bozketa irailaren 24an egingo da, Ikasle Kontseiluko Osoko Bilkuran, ordezkaritza-sufragioarekin bidez. Hau da, ikastegi bakoitzeko Ikasle Kontseiluetako ordezkariek (40 kide inguru), Gobernu Kontseiluko ordezkariek (5 kide) eta hiru Campusetako ordezkariek (3 kide) bozkatuko dute.

Ekitaldi honek hautagaitzen fasea itxiko du, irailaren 15ean behin betiko izendatu ostean. Bozketa egin eta irailaren 24ko behin-behineko aldarrikapena egin ondoren, emaitzak inpugnatzeko epea irekiko da irailaren 24tik 29ra (23:59ak arte). Emaitzen behin betiko aldarrikapena 2025eko urriaren 1ean izango da.

Ikasle Kontseiluko Lehendakaritzarako Hautagaitzak

Hautagaitza bakarra – Iñigo Ugedo

  • Lehendakaritza: Iñigo Ugedo Vicario
  • Idazkaritza: Ocón Sáenz Sáenz
  • Diruzaina: Joan Arregui Prieto
  • Lehendakariordetzak:
    • Lehen Lehendakariordetza eta Erakunde Harremanetarako eta Komunikaziorako Lehendakariordetza: Saioa Jiménez San Martín
    • Unibertsitate Politikako Lehendakariordetza: Martxel Zamora Diaz
    • Kanpo Harremanetarako Lehendakariordetza: Gilber Eddy Rosario Gómez
    • Araudi eta Kudeaketa Juridikoaren Lehendakariordetza: Haitz Gaztelurrutia Simón
    • Barne Koordinaziorako Lehendakariordetza: Valerie Martínez Pertuz
    • Partaidetza eta Unibertsitate Bizitzarako Lehendakariordetza: Inés Arasco Sánchez
    • Gardentasunerako eta Eraldaketa Digitalerako Lehendakariordetza: June Garmendia Duarte

Ikasle Kontseiluko Batzorde Iraunkorrerako hautagaitzak

  1. Hautagaitza: Aner Ganzarain Galdos
  2. Hautagaitza: Irati Anda Nuñez
  3. Hautzagaitza: Valerie Martínez Pertuz
  4. Hautagaitza: Saioa Jiménez San Martín
  5. Hautagaitza: Ocón Saénz Saénz
  6. Hautagaitza: Martxel Zamora Díaz
  7. Hautagaitza: June Garmendia Duarte
  8. Hautagaitza: Joan Arregui Prieto
  9. Hautagaitza: Inés Arasco Sánchez
  10. Hautagaitza: Haitz Gaztelurrutia Simón
  11. Hautagaitza: Gilber Eddy Rosario Simón

 Informazio guztia Ikasle Kontseiluaren web orrialdean