Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ikasle Kontseiluak Lehendakaritzarako eta Batzorde Iraunkorreko hauteskundeak ospatu zituen atzoko osoko bilkuran, eta Iñigo Ugedo Vicarioren hautagaitza aukeratua izan zen.
-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
EHUren memoriaren zaindaria
Iñigo Ugedo hautatu dute berriro EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari
Emaitzen behin betiko aldarrikapena urriaren 1ean izango da, eta urriaren 8an Joxerramon Bengoetxea errektoreak harrera egingo die Ikasle Kontseilu berriko kideei
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2025/09/25
Aurten hautagaitza bakarra aurkeztu da lehendakaritzarako, eta 11 hautagai Ikasle Kontseiluko batzorde iraunkorrerako. Batzorde iraunkorrerako 6 kide aukeratu behar izan dituzte. Iñigo Ugedo Vicario lehendakari izateko hautagaitzarako 23 boto eman dira: 16 aldeko boto eta 7 boto zuri.
Ikasle Kontseiluko Lehendakaritza
- Lehendakaritza: Iñigo Ugedo Vicario
- Idazkaritza: Ocón Sáenz Sáenz
- Diruzaina: Joan Arregui Prieto
- Lehendakariordetzak:
- Lehen Lehendakariordetza eta Erakunde Harremanetarako eta Komunikaziorako Lehendakariordetza: Saioa Jiménez San Martín
- Unibertsitate Politikako Lehendakariordetza: Martxel Zamora Diaz
- Kanpo Harremanetarako Lehendakariordetza: Gilber Eddy Rosario Gómez
- Araudi eta Kudeaketa Juridikoaren Lehendakariordetza: Haitz Gaztelurrutia Simón
- Barne Koordinaziorako Lehendakariordetza: Valerie Martínez Pertuz
- Partaidetza eta Unibertsitate Bizitzarako Lehendakariordetza: Inés Arasco Sánchez
- Gardentasunerako eta Eraldaketa Digitalerako Lehendakariordetza: June Garmendia Duarte
Ikasle Kontseiluko Batzorde Iraunkorrerako kideak
Saioa Jiménez San Martín, June Garmendia Duarte, Inés Arasco Sánchez, Haitz Gaztelurrutia Simón, Aner Ganzarain Galdos eta Irati Anda Nuñez.
Emaitzak inpugnatzeko epea irekiko da irailaren 24tik 29ra (23:59ak arte). Hauteskundeen emaitza urriaren 1ean aldarrikatuko da behin betiko, orduan izendatuko baitu ofizialki Joxerramon Bengoetxea errektoreak lehendakaria. Gainera, talde berriaren eta errektoretza-taldearen arteko lehen lan-bilera bat programatu da urriaren 8an, 09:00etan, Bizkaia Aretoan, elkarrizketarako eta lankidetzarako etapa bat irekitzeko.
