euskaraespañol

Redes sociales campusa

EHUko ikasleek sortutako gitarrarekin itxiko du bira Gatibuk larunbatean

STEAM bokazioen sustatzea eta unibertsitateak euskal gizartearekin eta kulturarekin duen konpromisoa uztartzen jakin du ekimenak

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2025/12/09

Guitar Stream taldeko ikasle eta irakasleak, Haimar Arejita, Jabi Elortegi, Charles Pinto eta Estitxu Garairekin.

Erronka handia izan da. Bi hilabete eskasean diseinatu eta ekoitzi dute EHUko Bilboko Ingeniaritza eskolako ikasleek Gatibu taldearentzat beren-Erronka handia izan da. Bi hilabete eskasean diseinatu eta ekoitzi dute EHUko Bilboko Ingeniaritza eskolako ikasleek Gatibu taldearentzat beren-beregi egin duten gitarra elektrikoa. Haimar Arejita gitarra-jotzaileak eskertuta eta hunkituta jaso du gaur ikasleen eskutik, eta taldearen despedidako kontzertuan joko du.beregi egin duten gitarra elektrikoa. Haimar Arejita gitarra-jotzaileak eskertuta eta hunkituta jaso du gaur ikasleen eskutik, eta taldearen despedidako kontzertuan joko du.

Zapatuan izango da Gatibu taldearen Agur Esan Barik birako azken kontzertua. Egun berezia duda barik taldeko kideentzat zein zaleentzat. Baina baita EHUren Bilboko ingeniaritza eskolarentzat ere. Eurek sortu dute oso denbora gutxian egun berezi horretarako gitarra elektrikoa, Guitar STREAM programaren baitan. Proposamena EHUren eskutik sortu da eta Estitxu Garai Bizkaiko campuseko eta Komunikazioko errektoreordeak eskerrak eman dizkie ikasleei, Gatibu taldeari eta Jabi Elortegi zine zuzendariari proiektuari baietz eman izanagatik. Izan ere, “erronka bikoitza izan da; Gatibuko Haimar Arejitak ikasleek sortutako gitarra jotzeko eskaintza onartzea, batetik; eta EHUko ikasleek hain denbora laburrean proiektua gauzatzea, bestetik. Harro egoteko modukoa da gure ikasleek lortu dutena eta horren lekuko izango dira ez bakarrik Gatiburen azken zuzenekoaz gozatzeko aukera izango dutenek, baita taldeari buruz egiten ari diren dokumentala ikusiko dutenek ere”. Izan ere, musika taldearen 25 urteko ibilbidea jasotzen duen dokumentala egiten ari da Javi Elortegi eta gitarraren proiektu osoa jaso du dokumental horretan.

Egitasmoak STEAM bokazioak sustatzeko EHUk duen konpromisoarekin bat egiten du. Unibertsitateko ikasleei teknologia industriala erakusteko bestelako metodologiak erabiltzeko grinatik abiatzen da ingeniaritza-teknikak erabiliz gitarra elektrikoak sortzeko ikasketa-programa. Elkarlanean lantzen dituzte gitarra elektrikoak ikasleek euren ikasketen barruan eta “balio horiek sustatzeko aukera aparta gauzatzeko modua izan da Gatiburekin elkarlanean aritzea, askotan ez dela lortzen gure unibertsitateak egiten duen eta dituen balioak gizarteratzea eta ekimen honek horretarako balio izateaz gainera, STEAM bokazioetan neska gazteek ere erreferenteak izateko balio izan du, Guitar Stream programak neskak eta mutilak aritu baitira berdin, hainbat ingeniaritza adarretakoak eta mailatakoak”, adierazi du Garaik.

Gitarra pertsonalizatua

Guitar STREAM programaren baitan urtero gitarra bat sortzen dute programan izena ematen duten ikasleek, birziklatutako materialekin. Izan ere, Ingeniaritza Eskolako zuzendari Charles Pintok azpimarratu bezala, “proiektu honek erakutsi du ingeniaritzak artea eta musikari bereziki ekarpena egin diezaiokeela”. Eta oraingoan ikasketetatik harago jo dute; izan ere, gitarra norentzat zen eta non jotzeko zen jakin baitute ikasleek hasieratik. “Gitarra pertsonalizatua sortu dute EHUko ikasleek Gatiburentzat, azaldu dute Javier Mazon eta Iraide Lopez irakasleek. "Gitarrak Watty du izena, haltz zurezko gorputza darama, astigar formako masta eta pau ferro diapasoia. Eskala 637, 1 mm-koa da eta gorputzaren akabera Pink coral (koral larrosa) kolorekoa da, mastaren palarekin jolastuz”, azaldu dute biek. "Gitarra beltz, zuri edo sunburst bat margotu genezakeen, mundu guztiak erabiltzen dituenak bezalakoa. Baina hau azken kontzertua da mende laurden baten ostean eta horregatik aukeratu dugu kolore berezi hori”, azpimarratu du Mazonek. "Kolore arraroa da, 60ko hamarkadako altxor ezkutua, eta oso gutxi ausartu izan dira kolore hori erabiltzen. Aukera hau errepikaezina delako aukeratu dugu. Kolore paregabea da gau bakar baterako. Bere taldearekin azken aldiz eszenatokira igotzen denean, beste inork ez duen zerbait eramatea nahi genuen, 25 urte hauetan eraiki dutena bezain esklusiboa ", azaldu du Mazonek.

Eskertuta jaso du Haimar Arejita gitarra-jotzaileak Nuria Gamez eta Arianna Alonso ikasleen eskutik jaso du espresuki berarentzat sortutako gitarra eta zuzeneko emanaldi labur batekin eskertu nahi izan dien egindako lana. Gitarra jaso bezain pronto afinatu eta Gatiburen kanta ezagunen notak jotzeari ekin dio, ekitaldira bertaratu diren ikasleen gozamenerako. “Gitarra oso ondo egina dago, are gehiago ez profesionalek egina egoteko; kontzertu osoa jotzeko moduko gitarra da” adierazi du Arejitak. Ez du argitu nahi izan, ordea, zein abesti joko duen larunbateko kontzertuan. “Sorpresa gisa utziko dugu, ikusmina ere sortu behar baita”, esan du irribarrez.

Elektromagnetismoz

Guitar Stream programaren hainbat prozesu ikasten dituzte EHUko ingeniaritza ikasleek. Gitarra elektrikoak elektromagnestismoaren oinarrizko printzipioak ditu eta ingeniaritza elektrikoan aplika daitezke hainbat tresna teknologiko erabilita. Modu horretan ikasleek egunerokoan erabiltzen diren ekipo eta dispositiboen oinarriak ikasten dituzte. Guitar STREAM orain dela bost urte sortu zuten Bilboko EHUren Ingeniaritza Eskolan, STEAM bokazioak sustatzeko asmoz, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza oinarri; irakaskuntza metodologia horrek ikasleak animatzen ditu maila teorikoan jasotako ezagutzak eta trebetasunak ikastera esperientzia erakargarrien bidez. Diziplinartekotasuna lantzen dute ikasleek jarritako erronka eta arazoei erantzuteko soluzioak eta prototipoak sortuta.

Hasi zirenetik hona Guitar STREAM programa handitzen joan da proiektua eta gaur egun 21 pertsona aritzen dira proiektuan: 5 irakasle, laborategiko teknikari bi eta 14 ikasle. Hainbat gradutako ikasleak aritzen dira, gainera, elkarlanean eta graduaren arabera, lan edo proiektu bat garatzen du ikasle bakoitzak. 

Guitar STREAM programaz gainera, EHUren Bilboko ingeniaritza eskolan proiektuetan oinarritutako beste lau ikaskuntza programa dituzte: motorraren munduarekin lotutako Formula Student eta Moto Student, suziriak diseinatzeko Bisky Team eta itsasontzi jasangarriak diseinatzeko eta eraikitzeko asmoz sortutako Energy Boat Challenge.