euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

EHUko irakasleak ACAFDE Akademian

Espainiako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Akademiak estatuko unibertsitateetako doktoreak biltzen ditu

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2026/04/10

Taldeko argazkia ACAFDEren aurkezpenaren ondoren

Joan den martxoan, Madrilgo Kirol Kontseilu Gorenaren egoitzan, sortu berri den Espainiako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Akademia (ACAFDE) aurkeztu zen. Erakunde honen helburu nagusia da Espainian Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien ezagutza zientifikoa eta zientzia honen garapena sustatzea, bultzatzea eta zabaltzea, batasunaren, tolerantziaren eta errespetuaren printzipioak defendatuz, eta gizartean toki nabarmena emanez.

Erakunde honek Espainiako autonomia erkidego gehienetako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako doktoreak biltzen ditu, baita beste zientzia diziplina batzuetakoak ere. Akademiaren Osoko Bilkurak 45 kide ditu eta horien artean daude Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Cristina Granados Domínguez, María Teresa Vizcarra Morales eta Javier Yanci Irigoyen, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasleak, eta Silvia Arribas Galarraga, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatekoa.

ACAFDEk, sortze prozesuan, estatuko eta atzerriko 160 erakunderen babesa izan zuen, hala nola Errege Etxearena, Espainiako unibertsitate gehienena, Kirol Kontseilu Gorenarena eta Espainiako Batzorde Olinpikoarena, besteak beste.

Ekitaldiaren zuzendari izan ziren Manuel Guillén del Castillo, akademiako presidentea, eta José Manuel García García, idazkaria, eta hainbat agintari eta gonbidatu bertaratu ziren, besteak beste: José Ignacio Melendro Jurado, Kirol Kontseilu Goreneko (CSD) Kirol Zientzien zuzendariorde nagusia; Ignacio Refoyo Román, Madrilgo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko (INEF) dekanoa; José María Peiró Silla, Espainiako Psikologia Akademiako presidentea; eta Jesús Álvarez Cervantes kazetaria, Espainiako Kirol Prentsaren Elkarteko egungo presidentea. Guztiek hartu zuten pozez erakunde honen sorrera.