euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

EHUri egindako ekarpenari omenaldia

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2026/05/28

Bizkaiko Campuseko ekitaldiko talde argazkia, Bizkaia Aretoko terrazan. | Argazkia: Fernando Gómez

EHUk aitortza-ekitaldiak egin ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erretiroa hartu duten eta unibertsitatean 25 urteko zerbitzua bete duten langileak omentzeko. Hiru campusetan egindako ekitaldiek urte luzez erakutsitako konpromisoa, lana eta dedikazioa eskertu nahi izan dituzte. 

Lehenengo ospakizuna Bizkaian egin zen, maiatzaren 20an, Bizkaia Aretoko Oteiza aretoan eta terrazan. Hurrengo egunean, maiatzaren 21ean, Arabako Campuseko unibertsitate-pabiloian egin zen Arabako ekitaldia. Azkenik, maiatzaren 25ean, Gipuzkoako campuseko Carlos Santamaria zentroko Antonio Beristain entzunaretoak hartu zuen omenaldia.

Hiru campusetako datuak batuta, guztira 282 langile omendu dira. Erretiroa hartu dutenen artean, 173 pertsona izan dira guztira: 79 Teknikariak eta Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak (TEKAZEL) eta 94 Irakasle eta ikertzaile (IRI). Campusen arabera, Araban 21 pertsona omendu dira, Bizkaian 116 eta Gipuzkoan 36.

Bestalde, unibertsitatean 25 urteko zerbitzua bete duten 109 langile ere aitortu dituzte aurten. Horietatik 36 TEKAZEL kolektibokoak dira eta 73 IRIkoak. Campusen arabera, 29 pertsona Araban omendu dituzte, 58 Bizkaian eta 22 Gipuzkoan.

Ekitaldietan parte hartu duen Joxerra Bengoetxea erektoreak eskerrak eman dizkie omenduei urte hauetan guztietan egindako lanagatik: "Zuek gabe EHU ez litzateke gaur egun dena. Azken batean, bertan aritu zareten eta aritzen zaretenok egiten duzuelako; eguneroko jardunak bulegoetan, ikasgeletan, zerbitzuetan, laborategietan… Denak dira garrantzitsuak eta denak dira ezinbesteko".

Ekitaldiari amaiera emateko hitz bereziak eskaini zituen: "Nostalgiarik gabe, bide berri on etapa berri bati ekingo diozuenoi; eta horretarako tarte bat geratzen zaizuenoi, berriz, bihar lanean ikusiko gara". 

 

Argazki guztiak Flickr-en: EHUko pertsonalari eskerrak emateko ekitaldia 2026 | Flickr