euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

EKATE proiektuaren azken mintegia

Noiz eta non

2022/05/18, 09:00

Kokapena

Frantzia

Deskribapena

Asteazkenean, maiatzaren 18an, 9:00etan, Bidarteko (Frantzia) Ecole Supérieure des Technologies Industrielles Avancées (ESTIA) zentroan EKATE proiektuaren amaierako mintegia egingo da, ‘Energia fotovoltaikoaren autokontsumo kolektiboa’ izenburupean.

Frantzia-Espainia mugako lurraldeak energia fotovoltaikoaren kudeaketaren erreferentzia bihurtzea da proiektuaren helburua. Horretarako, bazkideek Katalunian eta Iparraldean erreferentziazko instalazioak egin dituzte. Instalazio horiek teknologia eta negozio-ereduak ebaluatzea ahalbidetuko dute, Poctefa programak ukitzen duen lurralde osoan proiektuaren emaitzen hedapena hobea izan dadin. Proiektuak, halaber, lurraldeko eragileen, haien kokapenaren eta autokontsumo kolektiboaren gaian garatzeko aukeren diagnostikoa egin da  ere.

EKATE 2019 bukaeran abiatu zen ESTIAren instalazioetan, eta Pirinio Atlantikoetako, Euskal Autonomia Erkidegoko, Kataluniako, Nafarroako eta Ekialdeko Pirinioetako bazkideak biltzen ditu: Teknologia Industrial Aurreratuen Goi Eskola - ESTIA (Bidart), Euskal Herriko Unibertsitatea (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ‘Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan’ Masterreko irakasle-ikerlariak bereziki), Ingeniaritzako Metodo Digitalen Nazioarteko Zentroa - CIMNE (LLeida), ENERCLUSTER elkartea (Iruña), TECSOL enpresa (Perpignan) eta eraikinean eta industrian energia berriztagarriak garatzeko elkartea – DERBI (Perpignan).

Azken mintegian, proiektuan zehar lortutako emaitzak partekatuko dira.

Mintegiaren programa

Informazioa