euskaraespañol

Redes sociales campusa

Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen (Gipuzkoa) graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2021/12/17, 18:00

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, abenduaren 17ean, 18.00etan, UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroko Ekitaldi Aretoan, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoa) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako tituludunen IX. Promozioaren graduazio ekitaldia egingo da. Guztira 174 ikasleek jasoko dute diploma.

Ekitaldiaren buru izango da Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Jon Barrutia Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa. Ekitaldian parte hartuko dute ere: Ana Beraza aipatutako ikastegiko Gipuzkoako koordinazio dekanordeak.

Ekitaldian Asier Perez ikasle ohiak eta ekintzaileak (QR4 enpresa) hitz egingo du, baita 2020-2021 promozioan bikaintasunez graduatu diren ikasleak eta espedienterik onenak izan duten gradudunak ere. Era berean, ekitaldian omenduko dituzte 25 urtetan zehar UPV/EHUn zerbitzua eman dutenak; eta Laboral Kutxa Dual eta Praktiken Programan parte hartzen duen enpresa moduan. Nuria Aguirre enpresako Gestio Sozialaren saileko zuzendariak ordezkatuko du enpresa. Ekitaldiaren musika emanaldia Attrium Ensemble taldearen eskutik izango da.

EGITARAUA

-Irekiera, Ana Berazaren eskutik, Fakultateko Gipuzkoako koordinazio dekanordea.

-Jon Barrutiaren hitzak, Fakultateko dekanoa.

-Nuria Aguirreren hitzak, Laboral Kutxako Gestio Sozialaren saileko zuzendaria.

-Asier Perezen hitzak, ikasle ohia eta ekintzailea (QR4 enpresa).

-UPV/EHUn 25 urte lanean eman dituztenei aitortza.

-Ane Aizpurua eta Naroa Miguelen hitzak, 2020-2021eko espedienterik onenak.

-IX. promozioko 'Bikaintasunez graduatua' eta 'Nazioarteko intentsifikazio aipamena'-ren aitorpena lortu dutenei diplomak banaketa.

-Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduko IX. promoziokoei diplomak banaketa.

-Agustin Erkiziaren hitzak, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea.

-Ekitaldiaren amaiera. Attrium Ensemble