Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen (Gipuzkoa) graduazio ekitaldia
Noiz eta non
2022/06/16, 18:30
Kokapena
Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Osteguna, ekainaren 16an, 18.30etan, UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroko Ekitaldi Aretoan, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoa) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako tituludunen IX. Promozioaren graduazio ekitaldia egingo da. Guztira 180 ikasleek jasoko dute diploma.
Ekitaldiaren buru izango da Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Jon Barrutia Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa. Ekitaldian parte hartuko dute ere: Ana Beraza aipatutako ikastegiko Gipuzkoako koordinazio dekanordeak.
Ekitaldian Asier Perez ikasle ohiak eta ekintzaileak (QR4 enpresa) hitz egingo du, baita 2020-2021 promozioan bikaintasunez graduatu diren ikasleak eta espedienterik onenak izan duten gradudunak ere. Era berean, ekitaldian omenduko dituzte 25 urtetan zehar UPV/EHUn zerbitzua eman dutenak; eta Laboral Kutxa Dual eta Praktiken Programan parte hartzen duen enpresa moduan. Nuria Aguirre enpresako Gestio Sozialaren saileko zuzendariak ordezkatuko du enpresa. Ekitaldiaren musika emanaldia Attrium Ensemble taldearen eskutik izango da.
EGITARAUA
-Irekiera, Ana Berazaren eskutik, Fakultateko Gipuzkoako Atalaren koordinazio dekanordea.
-Jon Barrutiaren hitzak, Fakultateko dekanoa.
-Nuria Aguirreren hitzak, Laboral Kutxako Gestio Sozialaren saileko zuzendaria.
-Asier Perezen hitzak, ikasle ohia eta ekintzailea (QR4 enpresa).
-UPV/EHUn 25 urte lanean eman dituztenei aitortza.
-Ane Aizpurua eta Naroa Miguelen hitzak, 2020-2021eko espedienterik onenak.
-Diplomak banatzea IX. promozioko "Bikaintasunez graduatua" eta “Nazioarteko intentsifikazio aipamena”ren aitorpena lortu dutenei eta Aditua Enpresa Industrialen Kudeaketa.
-Diplomak banatzea EAZko graduko IX. promoziokoei.
-Agustin Erkiziaren hitzak, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea.
-Attrium Ensemble taldearen emanaldia
-Ekitaldiaren amaiera (GAUDEAMUS)