euskaraespañol

Redes sociales campusa

Ekonomia Zirkularreko Gela berriaren aurkezpena Ekonomia eta Enpresa Fakultatean

Noiz eta non

2022/04/28, 12:00

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Plaza de Oñati 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostegunean, apriilaren 28an, 12:00etan, Ekonomia Zirkularreko Gela berria aurkeztuko da Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Donostian. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak finantzatutako gela honen helburua da ikasleak ekonomia zirkularraren arloan prestatzea eta beharrezko ezagutzak eta praktikak ematea, beren curriculuma ekonomia berde, jasangarri eta zirkularrarekin lotutako gaitasun espezifikoekin osa dezaten.

Ekitaldian parte hartuko dute:

-José Ignacio Asensio, Gipuzkoako Ingurumeneko foru diputatua

-Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea

-Ana Beraza, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoorde koordinatzailea-Gipuzkoa

-Igor Alvarez, Ekonomía Zirkularreko Ikasgelako arduraduna

-David Zabala, Naturklimako zuzendaria eta Ikasgela berrian emango diren beken arduraduna

-Jose Antonio Calvo, tesi zuzendaria eta Ingurumen kontabilitatean aditua.