euskaraespañol

Redes sociales campusa

Energia garbi eta justuranzko trantsizioa sustatuz, genero berdintasunarekiko errespetuzkoa

Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikertzaileek FemPower proiektuan hartzen dute parte, Europako beste lau unibertsitatetako kideekin, ETE batekin, bi GKErekin eta erakunde publiko batekin batera.

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/12/29

Lehen lerroan, ezkerretik eskumara: Eirini Christou, CUT; Antigoni Parmaxi, CUT; Ada Giannatelli, POLIMI; Stella Saratsi, Diotima; Daniela Casiraghi, POLIMI; Anastasia Stefanidi, AUTH. Bigarren lerroan:Razia Jaggoe, Duneworks; Shuyi Gao, TUDelft; Petar Lausevic, CPN; Jelena Joksimovic, CPN; Ioanna-Myrto Chatzigeorgiou, AUTH; Paula Serras, UPV/EHU; Konstantina Kokkinou, AUTH; Giorgos Andreou, AUTH | Argazkia: Anastasia Stefanidi. AUTH

FemPower Goi-mailako Hezkuntzarako Lankidetza Elkartea da, eta Europako bost unibertsitatetako, ETE bateko, bi GKEtako eta erakunde publiko bateko ikertzaileek hartzen dute parte. Helburua energia garbi justurako trantsizioa sustatzea da, genero berdintasunean. Horren lortzeko, emakumeen ordezkaritza areagotu nahi da energia berriztagarrien sektorean, bai eta akademian edo merkatuan jardunean daudenak ahaldundu eta prestatu, eta genero dimentsioa energia garbien ikerketan eta garapenean txertatu ere. 

Europar Batasunak eta Greziako Agentzia Nazionalak batera finantzatutako proiektu hau 2022ko otsailean hasi eta 2024ko uztailean amaituko da eta parte hartzen dute bertan UPV/EHUren Bilboko Ingeniaritza Eskolak, Tesalonikako Aristoteles Unibertsitateak (AUTH), Milango Politeknikoak (POLIMI), Zipreko Teknologia Unibertsitateak (CUT) eta Delfteko Unibertsitate Teknikoak (TUDelft), Herbehereetako Duneworks ETEak, bi GKEk, Digijeunes frantziarrak eta Diotima greziarrak, eta Serbiako Center for the Promotion of Science (CPN) erakunde publikoak. 

Helburu zehatzen artean, energia garbirako trantsizioan genero-zeharkakotasuna ezartzeko metodologiak eta tresnak garatu nahi dira; zeharkako hezkuntza baliabide irekiak sortu, probatu eta ebaluatu; energia garbiei buruzko prestakuntzan genero kontzientzia areagotu, batez ere goi mailako hezkuntzan, eta inplikatutako erakundeen ikerketa jardueretan emakumeen parte hartzea handitu; energia berriztagarri inklusiboen arloan STEAM jarduerak garatu bigarren hezkuntzan, sektore horretako karreretan interesa duten ikasleen eta, bereziki, neskatoen kopurua handitu eta Fem to FemPower sarea sortuz eta mantenduz ezarritako konponbideen iraunkortasuna bermatu. 

Abenduaren hasieran egin zuen FemPowerrek lehendabiziko bilera presentziala Tesalonikan. Lehenengo fruituetako bat izango da, 2023ko abuztuaren 28tik irailaren 1era, Tesalonikan bertan egingo da udako eskola. Bertara, unibertsitate komunitateko kideak joan ahal izango dira, masterreko eta doktoregoko ikasleak barne, gaian interesa badute eta aldez aurretik hautatuta, 45 plaza inguru besterik ez baitago, gutxi gorabehera.