Erakusketa: Amazonia, narratibak lurraldeetatik
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2026/03/06 Noiz arte: 2026/04/24
Kokapena
Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Martxoaren 6tik apirilaren 24a arte, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian, ‘AMAZONIA, narratibak lurraldeetatik’ argazki-erakusketa ikusgai egongo da. Erakusketa Misiones Salesianasek, Latinoamerikarekiko Elkartasunak eta Corazonistas Fundazioak burututako ‘Aulas en acción frente a la emergencia climática. Alternativas al modelo de desarrollo desde el feminismo decolonial de las defensoras de la Orinoquía' izeneko proiektuaren baitan antolatu da, EHUkultura Gipuzkoaren laguntzarekin.
Sarrera librea da. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:30era.
Erakusketa “Amazonia planetaren orekarako funtsezko lurralde gisa eta, aldi berean, bertan bizi diren herrien borrokarako eta erresilientziarako espazio gisa hausnartzera gonbidatzen duen ibilbide bisuala da. Edu Leonek, Gurutze Gorria, ACNUR, Amnistia Internazionala eta Intermon Oxfam nazioarteko erakundeekin lan egin duen argazkilari espainiar ospetsuak, besteak beste, eskualdearen aberastasun natural, kultural, sinboliko eta politikoa erakusten digu bere begiradatik, bai eta aurre egiten dien mehatxuak eta hartzen dituen defentsa eta erresistentzia estrategiak ere, eta publikoa interpelatzen du bere defentsaren, babesaren eta aliantzak sortzearen premiaz”, antolakuntzatik diote.