euskaraespañol

Redes sociales campusa

Erizainaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldia egin zen Donostian

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2025/05/13

Erizainaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi instituzionala egin zen UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gradu Aretoan, Donostian. 'Zaintzaren lidergoa: gure bidea, gure ahotsa' lelopean, Gipuzkoako erizaintzako komunitatea bildu zen lurraldeko Erizaintzako Zuzendaritzei eta lider erizainei omenaldia egiteko, eta erizaintzako lidergoa aldaketarako motor gisa balioesteko. Ekitaldiari hasiera eman zion Aintzane Orkaizagirre Gómarak, Donostiako Erizaintza Ataleko Mugikortasuneko eta Nazioarteko Harremanetako dekanoordeak.

Ekitaldiko protagonistak hitzaldi inspiratzaileak eskaini zituzten erizaintzako lidergoaren eta zaintzaren hainbat esparrutan duen eraginari buruz. Hitzaldia eman zuten: Yeshika Merino Pérez, Donostiako Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari zein Osakidetzako sare publikoaren ordezkariak; Karol Matxiñena Gracia, Bermingham Ospitaleko Erizaintzako zuzendariak (Matia Fundazioa), sare pribatu eta hitzartuaren ordezkari gisa; Arrate Zumeta Cañamaquek, Gipuzkoako Erizainen Elkargo Ofizialeko lehendakariak; eta Leire Prado Alonsok, UPV/EHUko Erizaintzako Graduko ikaslea, ikasleen ordezkari gisa.

Ekitaldian, Gipuzkoako Erizaintzako Zuzendaritza guztien eta Erizainen Elkargo Ofizialeko Lehendakariaren lana omendu zen, eta Maider Ugartemendia Yerobi, Ongizate eta Jasangarritasuneko zuzendariak, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzaren ordezkari gisa, aitortza bana eman zien. Ekitaldiari amaiera eman zion Andrea Izagirre Otaegik, Donostiako Erizaintza Ataleko koordinatzaileak.

Antolakuntzatik azpimarratu zen Gipuzkoan erizaintzaren aurrerapenaren eta ikusgarritasunaren alde elkarlanean aritzeko konpromiso partekatua, eta eskerrik beroenak eman zitzaizkien hizlariei, haien hitzek inspirazio eta aitortzaren arrastoa utzi baitzuten.

Ekitaldia zuzenean eman zen streaming bidez eta osorik ikus daiteke bideo formatuan esteka honetan: 20250512-erizaintza eguna.mp4