euskaraespañol

Redes sociales campusa

Euskampus Bordeaux Egunaren inaugurazioa

Noiz eta non

2021/10/28, 12:00

Kokapena

Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostegunean, urriak 28, 12:00etan, Tabakalera-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, Donostian, Euskampus Bordeaux Eguna 2021 inauguratuko da. Urteroko hitzordu handi horretan Euskampus-Bordeaux mugaz gaindiko campusak erdietsitako azken lorpenak eta aurrerapenak aurkeztu eta jakinaraziko dira.

Euskampus Bordeaux Eguna 2021eko jardunaldiak streaming-en bidez jarraitu ahal dira.

Euskampus Bordeaux mugaz gaindiko campusa duela hamar urte sortu zen, UPV/EHUko eta Bordeleko Unibertsitateko bikaintasun programetan oinarrituta, eta DIPC (Donostia International Physics Center) eta Tecnaliaren laguntzarekin. Haren helburuak dira: ikasleei, irakasle-ikertzaileei eta administrazio eta zerbitzuetako langileei irakaskuntza, ikaskuntza eta gaikuntzarako ingurune berdingabe bat ematea; lankidetza ikerketako espazio puntako bat ezartzea Europan; eta enpresekin, gizarteko erakundeekin, administrazio publikoekin eta herritarrekin, ezagutza eta berrikuntzaren aldeko lurralde ekosistemak sustatzea.

2021eko Euskampus Bordeaux Egun honek formatu berritua izango du, bertaratutako guztien (150 pertsona guztira) arteko interakzioa eta parte-hartze aktiboa sustatuko dituena. Une pribilegiatua izango da mugarri partekatu nagusiak errepasatzeko, komunitate honen nortasun-ezaugarriak balioesteko eta mugaz gaindiko lankidetzen ondorioz garatzen ari diren 20 proiektu enblematiko baino gehiago ezagutarazteko.

Euskampus Bordeaux Eguna 2021ek txandakatuko ditu publiko zabalago batentzat streaming-en bidez ere zabalduko diren osoko bilkurak, tailer partehartzaileekin -edizio honetako berritasuna- eta topaketa sozial eta kulturaleko uneekin.

EUSKAMPUS BORDEAUX EGUNEKO PROGRAMA

Urriak 28

12: 00- 13:00: Euskampus Bordeauxen 2021eko aurrerapenen irekiera instituzionala eta proiektuen birpasa (osoko bilkura + streaming bidezko emanaldia)

Inaugurazioan izango dira:

-Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia

-Jesús Valero, Tecnalia-ko zuzendari nagusia

-Ricardo Diez, DIPCeko zuzendari nagusia

-Jokin Bildarratz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua

-Manuel Tuñon de Lara, Bordeleko Unibertsitateko errektorea

-Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea

13: 00-14: 30: Luntxa

14: 30-16: 30: Tailer partehartzailea: ‘Proiektuak mugaz gaindiko testuinguruetan, eleaniztunetan, kulturartekoetan’

16: 30-18: 30: Bisita gidatua Chillida Lekun

Urriak 29

9: 30-10: 30: ‘Nire Euskampus Bordeaux proiektua 180 segundutan’

Bi unibertsitateetako 10 ikaslek tesi edo master proiektua aurkeztuko dute 3 minututan frantsesez, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez (osoko bilkura + streaming bidezko emanaldia).

10: 30-12.45: "Proiektuen plaza/Plaza de proyectos/Le carrefour des projets"

Euskampus-Bordeaux komunitatearen baterako jarduera multzo zabalaren 20 ekimen baino gehiagoren lagin txiki bat aurkeztuko da, bi unibertsitateek eta Tecnalia eta DIPC bazkideek dituzten kolaborazioen aniztasunaren berri emateko.

12: 45-13: 15: Itxiera ofiziala (osoko bilkura + streaming bidezko emanaldia). Bertan izango dira:

-Mathieu Bergé, Akitania Berriko Eskualdeko kontseilari delegatua

-Jesús Valero, Tecnalia-ko zuzendari nagusia

-Ricardo Diez, DIPCko zuzendaria

-Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria

-Manuel Tuñon de Lara, Bordeleko Unibertsitateko errektorea

-Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea