-
Francisco Letamendia "Ortzi" hil da, EHUko irakaslea 2017ra arte
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
EHUko Klaustroak % 73,7ko babesarekin onartu ditu estatutu berriak
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
Irakasleen irakurketa‑ohiturek euskal literaturaren irakaskuntzan eragina dute
ERAKUSKETA: Ur arazoak El Salvador-en
Noiz eta non
Noiztik: 2018/09/27 Noiz arte: 2018/10/05, 00:00 - 00:00
Kokapena
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Plaza de Europa 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Garapenerako Lankidetza proiektuetan Ingeniería Sin Fronteras- Mugarik Gabeko Ingeniaritzak (ISF-MGI-k) izandako lanaren berrikusketa, honako gaien azalpenekin: El Salvador-eko ur arazoak, gizarte zibilaren antolaketaren proposapen alternatiboa estatuaren kudeaketa murritza den komunitate isolatuetan, ur eta saneamendu sareen eraikuntza, eta gizartea sendotzeko unibertsitateen arteko babesa.
Erakusketa urrriak 5 arte UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako beheko solairuan kokatuta dago, Donostian.
Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzak UPV/EHUrekin batera Donostiako Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan Lankidetza eta Giza Garapenerako Teknologiak ikastaroa antolatu du eta izena emateko epea irekita dago.
Ikastaroa garapenerako lankidetzari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratu nahi dituen formakuntza ezberdineko pertsona orori dago zabalik. Ikasketa teknikoak egiten ari diren eta beraien Gradu edota Master Amaierako Lana garapenerako lankidetzako proiektu batean egin nahi duten ikasleentzat, bereziki interesgarriak izan daitezkeen saioak izango dira.