Hau uda! #30
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2020/09/07
NON: Zientzia eta Teknologia Fakultatea (Leioa-Erandio). NOIZ: 2020ko irailak 7. NORK: Jorge Navarro. UPV/EHU.
Karpetak, paperak, boligrafoak eta… maskara
Ikaskideak ikusteko aukera izan dute berriro gure ikasleek, baina aurten agurtu dituzte oso era ezberdin batean: batzuek ukondoa erabiliz, beste batzuek eskua ahora hurbiltzen eta aldentzen zeinu hizkuntzaz baliatuz, begirada batekin… Baina gehienek, ziur asko, irribarre batekin maskara atzean lagunak berriro topatzeagatik.
Ongi etorri guztiei kurtso arraro honen hasierara.
'Hau uda!' saileko argazki guztiak Photocampusen.
Uda (berezi) honen gainean zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus