euskaraespañol

Redes sociales campusa

Eskola Futura proiektuaren esparruan lankidetza hitzarmenaren sinaketa

Noiz eta non

2018/05/02, 11:00 - 00:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Eskola Futura (Irakaslegaiak AEN) proiektuaren esparruan, Akitania Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak, Euskararen Erakunde Publikoak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Bordeaux Montaigne Unibertsitateak, Bordeleko Unibertsitateak eta Akitaniako ESPE-ak, lankidetza hitzarmena sinatuko dute.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Marian Elorza, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Euroeskualdeko Batzarreko kidea
  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko Errektorea
  • Hélène Velasco, Bordeaux Montaigne Unibersitateko presidentea
  • Olivier Pujolar, Bordeleko Unibertsitateko presidenteordea
  • Alfonso Carlosena, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektorea
  • Beñat Arrabit, Euskararen erakunde publikoaren lehendakaria
  • Jacques Mikulovic, Akitaniako ESPEko zuzendaria

Hitzarmen honen helburua, Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko ikasleei eskualdeko hizkuntza eskoletako irakasle bilakatzeko oposizioari sarbidea emateaz gain, lurraldeko unibertsitateen arteko lankidetza sendotzea da. Lankidetzarako hitzarmen honek ESKOLA FUTURA (IRAKASLEGAIAK AEN) formakuntza-gailu berria ere sendotzen du, Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak abian jarri duena. Mugaz gaindiko gailu berri hau, frantses/euskara eta frantses/okzitaniera eskola elebidunetan irakasteko beharrezkoak diren prestakuntza eta oposaketa izateko aukera ematen duenak, INTERREG POCTEFA (DG REGIO) funtsa europarrak finantzatzen du.