euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Amaitu dira Unibertsitateen G9 Taldearen IX. Doktorego Jardunaldiak eta IV. Dibulgazio Jardunaldiak

Topaketa amaitzeko, jardunaldietan parte hartu duten doktoregaiek aurkeztutako poster onenen sariak banatu dira

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/05/20

Unibertsitateen G9 Taldearen IX. Doktorego Jardunaldiak eta IV. Dibulgazio Jardunaldiak | Argazkia: UPV/EHU

Unibertsitateen G9 Taldearen IX. Doktorego Jardunaldiei eta IV. Dibulgazio Jardunaldiei amaiera eman zaie Bilboko Ingeniaritza Eskolako II. eraikineko Areto Nagusian egindako ekitaldi batean. Amaitzeko, bada, jardunaldietan parte hartu duten doktoregaiek aurkeztutako tesietako poster onenen sariak banatu dira.

Guztira, hamar proposamen aintzatetsi dira, bi ezagutza arlo bakoitzeko, eta bi kategoriatan baloratu dira: Epaimahaiak emandako sariak eta ekitaldian parte hartu duten doktoregaiek hobekien baloratutako sariak. Sariak honako hauek izan dira:

Epaimahaiaren sariak

Zientzien adarra

Akzesita: Adrián Plata Ruiz, UPV/EHU. Posterraren izena: “Deciphering the mechanism of natural and synthetic, carbohydrate-based adjuvant vaccines”.

Saria: Leire Astrain Redín, ZARAGOZAKO UNIBERTSITATEA. Posterraren izena: “Nuevas aplicaciones de los Ultrasonidos y los Pulsos Eléctricos de Alto Voltaje en el procesado de alimentos”.

Ingeniaritzaren eta arkitekturaren adarra

Akzesita: María Díaz Piloñeta, OVIEDOKO UNIBERTSITATEA. Posterraren izena: “Valoración de residuos siderúrgicos como alternativa a los áridos naturales empleados en carretera”.

Saria: Ignacio Muro Fraguas, ERRIOXAKO UNIBERTSITATEA. Posterraren izena: “Aplicación de recubrimientos anti-biofilm mediante plasma-polimerización sobre materiales destinados a la industria alimentaria y el sector médico”.

Osasun zientzien adarra

Akzesita: María del Carmen Navarro Pérez, EXTREMADURAKO UNIBERTSITATEA. Posterraren izena: “Efecto de la obesidad y su respuesta desregulada en el comportamiento animal”.

Saria: Pere Bibiloni Coll, BALEAR UHARTEETAKO UNIBERTSITATEA. Posterraren izena: “The urinary 1H-NMR metabolic profile of neonates reflects maternal obesity”.

Gizarte eta lege zientzien adarra

Akzesita: Erik-Gustavo Chuquichambi Apaza, BALEAR UHARTEETAKO UNIBERTSITATEA. Posterraren izena: “Beyond the lab: Curvature affects preference for artworks in the museum”.

Saria: Alicia Montero Molera, GAZTELA-MANTXAKO UNIBERTSITATEA. Posterraren izena: “O te conformas o te conformo: Un estudio exploratorio de la conformidad en la justicia de menores”.

Arteen eta giza zientzien adarra

Akzesita: Akzesita: Victor Cubillo Medina, KANTABRIAKO UNIBERTSITATEA. Posterraren izena: “MARÍA TERESA COLOMA TELLY. PROMOTORA DE ARTE”.

Saria: Natalia Olmeda Muelas, GAZTELA-MANTXAKO UNIBERTSITATEA. Posterraren izena: “ADICCIÓN DIGITAL Y USO PROBLEMÁTICO DE DISPOSITIVOS DIGITALES EN ESCOLARES: TIEMPO DE ACTUAR”.

Doktoregaiek emandako sariak

Zientzien adarra

Akzesita: IGNACIO VICENTE DÍEZ, Errioxako Unibertsitatea. Posterraren izena: “Soluciones biotecnológicas para la agricultura del futuro”.

Saria: ELENA FERNÁNDEZ DELGADO, Extremadurako Unibertsitatea. Posterraren izena: “El poder de los anillos”.

Ingeniaritzaren eta arkitekturaren adarra

Akzesita: MARINA PINZÓN GARCÍA, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea. Posterraren izena: “Materiales novedosos para la producción de hidrógeno por descomposición de amoniaco”.

Saria: ELENA CRISTINA RODRÍGUEZ GARLITO, Extremadurako Unibertsitatea. Posterraren izena: “Teledetección e inteligencia artificial para la monitorización de plantas acuáticas invasoras”.

Osasun zientzien adarra

Akzesita: ANDREA LLANO SUÁREZ, Oviedoko Unibertsitatea. Posterraren izena: “Violencia sexual en la pareja y autopercepción del maltrato en mujeres estudiantes de la Universidad de Oviedo”.

Saria: PERE BIBILONI COLL, Balear Uharteetako Unibertsitatea. Posterraren izena: “The urinary 1H-NMR metabolic profile of neonates reflects maternal obesity”.

Gizarte eta lege zientzien adarra

Akzesita: JUAN ANTONIO POSADA CORRALES, Oviedoko Unibertsitatea. Posterraren izena: “La gestión de los conflictos en las relaciones de pareja entre personas con discapacidad intelectual”.

Saria: LUCÍA PÉREZ VELA, Extremadurako Unibertsitatea. Posterraren izena: “¿Cómo han afrontado las familias el proceso de enseñanza-aprendizaje durante la cuarentena de COVID-19?”.

Arteen eta giza zientzien adarra

Akzesita: JOÃO EMANUEL PEREIRA MARTINS, Extremadurako Unibertsitatea. Posterraren izena: “Escenarios de innovación y Desarrollo en el Suroeste peninsular - El marco territorial de Alqueva”.

Saria: VICTOR CUBILLO MEDINA, Kantabriako Unibertsitatea. Posterraren izena: “María Teresa Coloma Telly. Promotora De Arte”.

G9 Taldeko Doktorego Jardunaldiei eta IV. Dibulgazio Jardunaldiei buruz

Unibertsitateen G-9 Taldearen IX. Doktorego Jardunaldiak eta IV. Dibulgazio Jardunaldiak Bilbon egin dira, 2022ko maiatzaren 18an, 19an eta 20an. Topaketa horien helburua da G-9 Taldeko unibertsitate erakundeen arteko harremanak indartzea, eta doktore mailari balioa ematea gizartearen aurrean, oro har, eta enpresa ingurunearen aurrean, bereziki.

Gainera, jardunaldi horiekin bidea erraztu nahi zaie doktoregaiei elkar ezagutzeko eta beren ikerketak ezagutarazteko. Horrez gain, unibertsitateko ikerketa karreraren aukera profesionalak aurkeztu nahi zaizkie, eta doktoregaiek berrikuntzaren eragile gisa enpresentzat duten garrantzia nabarmendu nahi da.

Era berean, Dibulgazio Zientifikoari buruzko IV. Jardunaldiak egin dira, IX. Doktorego Jardunaldietan parte hartzen duten doktoregaiei zuzenduak. Jardunaldi horien helburua da ikertzaileak kontzientziatzea zientziaren dibulgazioaren garrantziaz, eta lan hori egiten lagunduko dieten jarraibideak eta tresnak eskaintzea.

Unibertsitateen G9 Taldea (G-9) 1997an eratutako elkarte bat da eta dagokien autonomia erkidegoan bakarrak diren Espainiako unibertsitate publikoak dira bertako kide: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea.