Arratsalde honetan, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea den Eva Ferreirak eta Gaztela-Mantxako Unibertsitateko errektorea den José Julián Gardek Unibertsitateen G9 taldeko Ikerketarako Batzorde Sektorialaren inaugurazio ekitaldian parte hartu dute. Urriaren 9an eta 10ean, G-9ko unibertsitateetako 140 teknikari eta espezialista baino gehiago elkartuko dira Bilbon, hainbat lan taldetan, unibertsitate ikerketarekin zerikusia duten hainbat gai jorratzeko: kudeaketa-unitateak, Europako proiektuak, ikerketa-emaitzen transferentzia, doktorego-eskolak, ikerketarako laguntza-zerbitzuak, liburutegia, dibulgazioa eta kultura zientifikoa, etab.
-
UPV/EHUko bost graduatu, BAME probetako 100 onenen artean
-
Mikel Bernal UPV/EHUn graduatu den psikologoa bigarren BAPE probetan
-
In memoriam: María Rosario Aurrecoechea Zubiaur
-
Kazetaritza: desberdintasunaren konplize ala aldaketarako eragile?
-
Klima aldaketak sinkronia handitzen du zuhaitzen hazkundean
G9 taldeko unibertsitateek ikerketari eta ezagutzaren transferentziari buruz eztabaidatu dute
G9ren Ikerketa Batzordeak 140 unibertsitate espezialista baino gehiago biltzen ditu Bizkaia Aretoan
Lehenengo argitaratze data: 2023/10/09

G-9 unibertsitate taldea elkarte bat da, 1997an sortua, zein bere erkidego autonomoan unibertsitate publiko bakarra diren unibertsitateek osatua: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea, Murtziako Unibertsitateaz gain, orain Unibertsitate Laguntzaile gisa atxikia.