euskaraespañol

Redes sociales campusa

Gipuzkoako Esperientzia Geletako ikasleek graduazioa ospatu dute

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/06/02

Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroko auditoriumean egin zen Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren XX. promoziorako (2018/2022) diplomak emateko eta bekak emateko ekitaldia. Titulu hori Esperientzia Geletan ematen da.

Ekitaldian, ikasketak amaitu dituzten 47 ikasleei aintzatespen-diplomak eman zitzaizkien. Ekitaldiaren buru Agustin Erkizia izan zen, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, eta Amaia Irazusta, Gipuzkoako Esperientzia Geletako zuzendaria. Gainera, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle Luis Castellsek hitzaldi bat eman zuen, ‘Agertoki zaharrak: Ukrainaren inbasioa’ izenburupean.

CUM JUBILO abesbatzak eman zion amaiera graduazio ekitaldiari.